Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de enero, 2011

Aulablog : Online ikastaroak

Aurten ere, Aulablog -ek online ikastaro batzuk martxan jarri ditu. Oraingoan ez dira erabat dohainekoak izango, inskripzioa 30€ baliko du eta. Kantitate honek Aulablogeko plataforma guztiak daudeneko serbidoreak mantentzen lagunduko du. Zehaztasun guztiak dauzkazue lotura honetan: Aulablog online

Diigo taldeak

   Duela egun batzuk guztiok beldurtu gintuen berri bat argitaratu zuten: Markadoreak gordetzeko zerbitzua den delicious    itxiko zutela. Sare sozialetan jendea soluzioak bilatzen hasi zen berehala. Bazegoen oso era errez bat pasatzeko delicious-en geneuzkan markadore guztiak antzekoa zen beste zerbitzu batera : diigo . Prozedura ondokoa da : Delicious- en sartu Settings atalera jo Export / Backup Bookmarks   azpiatalera joan Markatuta utzi "Include my tags" eta "Include my notes" "Export" botoia klikatu. HTML artxibo bat gordetzen da gure ordenagailuan. Diigo web-era joan eta harpidetza egin. Tools  atalera joan Import bookmarks loturan klikatu Delicious ikonoa klikatu Seleccionar archivo -->  sortutako HTML artxiboa aurkeratu eta "aceptar" Inportazioa egiteko denboratxo bat eman ondoren, gure markadore guztiak, etiketak barne , diigo zerbitzu berrian izango ditugu. Gainera Diigo era erraz batean Delicious-ekin konektatu

Pi eguna lehiaketa 2010/2011

http://www.flickr.com/photos/cassidy/371673846 Aurten atzeratu gara pixka bat baina hemen dago ikasturte honetako Pi Eguna lehiaketa. Honetan maila guztietako ikasleek parte hartu ahal dute hiru kategoriatan. Hona hemen arautegi osoa : Sarreren arautegia: Institutoko ikaslea izatea, zure sarreran izen-abizena eta taldea agertu behar da. Ikasle bakoitzak nahi dituen beste sarrera. Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Originalak izan behar dira eta kopiatutako elementu batzuk erabiltzen badira (artikuluen zatiak , argazkiak , etab) iturria aipatu behar da.  Aurkezten den materialaren jabetasuna Arrigorriaga Institutuak izango du. Kategoriak: Pi zenbakiari buruzko artikulua. Multimedia (marrazkia, argazkia, audioa, bideoa,..). Asmatutako testua  (ipuina,  bertsoa, txistea, …). Lehiaketa : Aurkezteko epea martxoaren7an arratsaldeko 8retan bukatuko da. Hiru sari 3 egongo dira, bat kategoria bakoitzeko Sari bakoitzean teknologia denda ezagun batean erosteko 50 eu

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

ITE : Dohako ikastaroak egiteko inskripzio berria irekita dago berriro

  ITE (Instituto de Tecnologías Educativas) -k dohako eta online ikastaroak egiteko inskripzio-epe berria zabaldu du urtarrilaren19ra arte. Gogoratu institutuko kodea ipini behar dela eta gure kasuan ez da normalean idazten duguna baizik eta  beste  hau :  48011901. Orain hurrengo ikastaroak eskaintzen ditu:  http://formacionprofesorado.educacion.es/index.php/es/inscripciones/preinscripcion-2o-edicion-2010-2011 Ikastaro guztien materiala jaitsi daiteke  HELBIDE HONETATIK . CD GUZTIAK

Outing 2.0 : Bego Ruano ezagutzen...

Sarrera honekin sortu, argitaratu, konpartitu eta gogo handiz IKTak beraien irakasgaietan aplikatuz hezkuntza-prozesuak hobetzen saiatzen diren irakasleak "armairutik ateratzeko" asmoz sortuko dudan  bilduma hasten dut, beraien lana baloratu eta  ezagutzera emateko. Honetan, nire lankidea eta gure institutuko Hizkuntza eta Literaturako irakaslea den Bego Ruano-ri buruz  hitz egingo dut. Bego inoiz ez da konformatzen  frogatu eta, ahal den neurrian, menperatzen dituen tresnekin, aplikazio berriak erabiltzen hasteko beti dago prest bere ikasleak motibatuago, konprometituago eta berarekin ikasteko  prest egoteko bide metodologiko berriak ere zabaltzeko asmoz. Batzuetan , ikasleek ez dira gauza bere erritmoari jarraitzeko ;) Bere ikasleekin aritu eta bere sormenak biltzeko hiru blog administratu eta elikatzen ditu: BegoCris´s Blog A vueltas con la Lengua   Barrazkilo eta barea  (Hau ITE-k eskaintzen du irakasleriaren formakuntzarako , prentsa digitaleko arloan hezkuntza