Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2007

Arbel Digital Interaktiboarekin jarraituz...

Badugu Arbel Digital Interaktiboa instalatuta IKT gelan . Laster formakuntza izango dugu. Bitartean utzi dizkizuet Elkarrekin-eko karpetetan hainbat dokumentu interesgarri. Gailu hauekin egin daitekeenaren inguruko azalpentxo bat nahi baduzue, hemen duzue Red.es erakundeak, pasa den maiatzaren 17an (Interneten Eguna) antolatutako jardunaldi batetik ateratako bideo hau. Nahiko garbi azaltzen du arbel hauek dituzten ezaugarri nagusienak. Bideoan ikusten dena ez da guk daukaguna (Smart Board 680) baina guztiak dira antzekoak.


Día de Internet (12) - ZappInternet
Laster IKT gela osatuta izango dugu erositako Arbel Digital Interaktiboarekin . Zoazte ezagutzen tresna ikusgarri hau helbide hauetan :

http://int.smarttech.com/sti/es Smart 680


ELKARREKIN

Elkarrekin osasutako taldean eta karpetetan utziko dizkizuet interesgarriak izan daitezken dokumentuak. Hau dela eta , alta eskatu beharko zenukete http://www.elkarrekin.org/ atarian. Irakasle.net-eko helbidea behar duzue. Behin eginda , eskatu beste alta bat "Arrigorriaga Institutuko Irakasleak" talde pribatuan.

IKT ikastetxe-eredua

Blog hau zabaltzen dugu IKT ikastetxe-eredua proiektuari buruz sortuko diren albiste guztiak emateko asmoz.
Momentuz , IKT Dinamizatzaileak bilera batzuk izan ditu eman beharreko lehendabiziko pausuen berri jaso izateko. Lehenengo urratsa izango da IKT Dinamizatzailaren formakuntza. Horretarako egingo du ikastaro on-line bat "egaratu.net" teleformakuntza-plataforman abendura arte.