Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2010

Monet interaktiboa

Monet erakusketa Ikusgarria eta benetan ikaragarria da (batez ere ikasleekin aritzeko) Pariseko  Galeries nationales, Grand Palais erakundeak antolatu duen  Claude Monet (1840-1926)   izeneko erakusketarako sarean sortu duen web gunea. Galeria eta bidaia interaktiboen zehar aritu daiteke egundoko efektuak eta trantsizioak disfrutatuz. Komeni da ordenagailuan mikrofonoa eta webcam-a konektuta edukitzea guneak jariatzen duen magia areagotzeko. Sartu eta disfrutatu ! http://www.monet2010.com

3. urtebetetzea

Irudiaren jatorria Gaur, blog honen urtebetzea da. 3 urte bete ditu dagoeneko. Gezurra dirudi hainbeste denbora igaro izana. Kasu hauetan esaten den bezala, atzo sortu nuela dirudi. Bloga Arrigorriaga Institutuko irakasleei euren hezkuntza jardueretan IKTen integrazioa errazteko asmoz jaio zen, era guztietako baliabideak eta metodologiak eskainiz. Badakit beste hainbat ikastetxetan ere erabiltzen dutela, eta honek asko pozten  nau, hainbestetan esaten denez, eskola mundura zabaldu behar da. Edo Jordi Adell-ek lehengo egunean zioen bezala , ikastetxeak ez dira uharteak izan behar, sare baten nodoak baizik. Baliagarria izan dela eta gutxienez datozen 3 urtetan ere izatea espero dut. Eta mila esker bloga jarraitu edota irakurtzen duzuenoi.

Gaitasun digitala

Askotan irudi batek mila hitz baino gehiago balio du. Hau  Educacontic atarian Nestor Alonsok  egindako bineta da :  

Arbel Digital Interaktiboa : eredu didaktikoak

Gure ikastetxea Arbel Digital Interaktiboaren inguruko proiektu batean sartu zen duela urte batzuk. Gero eta irakasle gehiagok erabitzen du edo erabili nahi du. Horregatik, aurten antolatu dugun formakuntza saioetarako Pere Marques -en aurkezpen batean oinarrituriko Antonio Garrido k egindako aurkezpena ren moldaketa eta  itzulpena egin dugu. Bertan arbel digital interaktiboaren erabilpenerako eredu didaktiko batzuk azaltzen dira : Arbel Digital Interaktiboa - Eredu didaktikoak View more presentations from Arrigorriaga Institutua .