Gure ikastetxea Arbel Digital Interaktiboaren inguruko proiektu batean sartu zen duela urte batzuk. Gero eta irakasle gehiagok erabitzen du edo erabili nahi du. Horregatik, aurten antolatu dugun formakuntza saioetarako Pere Marques-en aurkezpen batean oinarrituriko Antonio Garridok egindako aurkezpenaren moldaketa eta itzulpena egin dugu. Bertan arbel digital interaktiboaren erabilpenerako eredu didaktiko batzuk azaltzen dira :
Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1. Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu. PDFCreator 1.2.3 Cute PDF 2. Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3. Dokumentua "Google Docs" online gunera igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke...
Comentarios
Publicar un comentario