Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2011

Dokumentuen orrialde-zenbaketa Word-en

Azken boladan irakasle batzuek Word dokumentu batean zelan zenbatu daitezkeen orrialdeak 4. edo 5. orrialdetik aurrera galdetzen didate. Seguruenik izango da Oposaketarako aurkeztu behar dituzten unitate didaktikoengatik.
Demagun dokumentu bat zenbatu nahi dugula 5.orrialdetik aurrera, ,baina orri hau zenbatu behar dugu 1.orria bezala, eta hortik aurrera hurrengoak: 2. , 3. ,..... , eta aurreko 4 orrialdeak zenbatu gabe utzi nahi dugula.




Prozesua ondorengoa izango litzateke:
1. Kokatzen dugu kurtsorea 4. orrialdean (saguz klikatzen dugu 4.orrialdeko edozein posizioan). Goiko menuetan , "Insertar" --> "Salto" klikatu

2 . Ateratzen den leihoan, "Página siguiente" hautatu eta "Aceptar" klikatu. Honekin 2 sekzio edo atal egiten ditugu dokumentuan.

3. Kurtsorea 5. orrialdean egonda. Goiko menuetan , "Ver" --> "Encabezado y pie de página" aukeratzen dugu.


4. Ateratzen den leihoan gauza batzuk egin behar ditugu : Desmarkatu "Vin…

Google Earth PREMIA sarean

PREMIA sarean dauden ikastetxeek zailtasunak omen dituzte Google Earth edo instalazio online behar duen edozein aplikazioa instalatzeko. 
Azalpena da , sare honetan fitxero bat jaisten denean internetetik ez doa zuzenean ordenagailuko disko gogorrera, baizik eta lehenengoz badoa Hezkuntzak duen filtro-zerbitzari batera, han eskaneatzen da birusen bila, eta gero handik jaitsi behar da berriro lotura batean klikatuz..
Instalazioa martxan jartzen denean,  prozesuan onlineko beste fitxero batzuk eskatzen baditu, antza, galtzen dira bidean inork ez duelako jaisteko lotura klikatzen (instalazioan erabiltzaileak ez du parte hartzen) , aipatutako zerbitzarian galduz, edo instalazioa denbora asko atzeratuz.
Google Earth kasuan, badago instalazio osoko fitxeroa (hau da, instalazioan behar diren fitxero guztiak dituena) jaisteko aukera, eta honekin arazoa ekiditzen dugu. Hauxe da lotura:
http://dl.google.com/earth/client/advanced/current/googleearthwin.exe

PDF-tik Word-era

PDF fitxeroak Word formato bihurtzeko dohako eta/edo onlineko aplikazio batzuk daude. Are gehiago, orain Google Docs-era PDF bat igo ahal dugu eta Docs-ek Word formato bihurtzen du automatikoki, hori bai, emaitzak ez dira oso bikainak.





Frogatu dudan azkenekoa, SmartSoft Free PDF to Word Converter, onenetarikoa da.Testu-formatoak, koadroak eta irudiak nahiko ondo kontserbatzen ditu.

Hori bai, instalatzekoa da eta Win2000/XP/2003/Vista/7 sistemetarako eskura dago, ez ordea linux-erako.


Google Art Project

Google ez da gelditzen. Oraingoan dagoeneko martxan dagoen proiektu berri bat aurkeztu du : Google Art Project . Arterako Google Earth-a dela esan liteke. Momentuz munduko 17 museoetako (The Metropolitan Museum of Art, Hermitage,Palacio de Versalles, Rijksmuseum,  Tate, Museo Reina Sofía ,Thyssen,...)1000 arte-lan ikus daitezke erresoluzio handiz eta xehetasun osoz. Artea irakasgai eta Arbel Digitalerako oso baliabide ona izan daiteke.

Nortasun Digitala eta Sare Sozialak

Pasa den ostiralean Antonio Omatos-ek  gure ikastetxean ikasle eta gurasoentzako hitzaldi batzuk eskaini zituen nortasun digital eta sare sozialei buruz.

Hona hemen erabilitako aurkezpena :

Gurasoentzat: Identidad digital y redes sociales: conocer para educar.

View more presentations from Antonio Omatos.


Ikasleentzat :

Uso libre y responsable del redes sociales
View more presentations from Antonio Omatos.