Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2009

Educacontic : Minitutorialak IKT

Agrega Proiektua

Aurreko post-ean Bengoetxe IKTIC blogari buruz idatzi dut eta hain zuzen , bertatik ateratzen dut proiektu honen gainean idazteko ideia. (Irakurri Angel Ortiz-en posta)


Blog honetan ere aurreko post batean Agrega Proiektua zer den azaldu dugu. Honetan , eta atari honetatik bertatik ateratako hitzak erabiliz , Agrega zer den , norentzat den eta zer egin daitekeen azpimarratuko dugu.

Norentzat da?IrakasleakAgrega zuretzat da, honexegatik:
>> Hezkuntza Eduki Digitalak eta hezkuntza-material multimediak bilatzen ari al zara, zure irakaskuntza-prozesuan erraz txertatzeko?
Sartu eta aurkitu zer lor daitekeen Agregarekin.
Familiak Zure seme-alabek jasotzen duten hezkuntza axola zaizunez, honako hau interesatzen zaizu: >> Tresnak erabiltzea hezkuntza-baliabideak aurkitzeko, interaktiboak eta multimedia direnak, eta zure seme-alaben adinerako egokiak.
>> Eta etxeko hezkuntza babesten eta indartzen ikastea, irakasleek garatu eta balidatutako hezkuntza-eduki digital horie…

Bengoetxe IKT : Angel Ortiz-en lana

Angel Ortiz , Bengoetxe Institutuko IKT arduraduna , bere ikastetxean IKT arloan egon diren aurrerapenen ardatz izan dela arlo eta eskualde honetan dihardugunok badakigu. Agian , gai honetan jantziak ez direnek ez diote merezi duen esker onik eskaini , baina honek ez dio merezimendurik kentzen.

IKT eredua hasi zenean , eta eskualdeko zein ikastetxe izan beharko zen ereduzkoa planteatu zenean, IKT dinamizatzaileek , aho batez , Bengoetxe institutua izan beharko zela erabaki genuen , beti teknologietan aurreratua izan zela pentsatu genuelako.

Hau esanda , aipatu nahi dut , Angelek aurrera eraman duen bloga : Bengoetxe IKTIC. Honetaz aparte , eta IKT Dinamizatzaileek egiten dugun bezala , Web 2.0 Ikastaroko Wikia -ren egilekidea da eta beste hainbeste web 2.0 proiektuetan ere sartuta dago.

Zelan irakatsi Historia Google Maps erabiliz

Oso intesgarria Antonio González Garciak bere blogean Mi cuaderno digital idatzi duen artikulua .

Bertan eraskusten da zelan atera onura Google Maps aplikazioari Historia eskoletarako.


ARTIKULUA IRAKURRI

Twitter : Ezinbesteko gida

Sarean oso azkar hedatzen ari den "microblogging" zerbitzua era sakonean ezagutu nahi baduzu , ondoko gida hau irakurtzea besterik ez duzu.

Jose Maria Gil da gidaren egilea

Web: www.josemariagil.tv
Twitter: www.twitter.com/josemariagil
Email: josemaria.giliber@gmail.com

GIDA JAITSI (pdf)


Argazkia : http://www.flickr.com/photos/carrotcreative/2511539541/ bajo CC

Google Waves II

Pasa den uztailean post batean hitz egin nuen Google Waves , oraindik martxan ez dagoen zerbitzu berriaz.

Esaten dute zerbitzu berri hau Google-k sarean ipiniko duen iraultza izugarria izango dela. Bertan ,antza , e-mail , sare sozialak , mapak , bideoak , kontaktuak , mezularitza , etab integratuko dira.

Deustuko Unibertsitateko irakaslea den Lorena Fernandez-ek azken artikulua uzten dut hemen oso argigarria delako :

ARTIKULUA BLOGEAN
Google Wave. ¿El próximo tsunami de Internet?View more documents from Lorena Fernández.

Dohaineko ikastaro online gehiago irakasleentzat

Educared Formación irakasleentzako ondoko dohaineko online ikastaroak eskaintzen dizkigu :



Creación de actividades con JCLIC (4 créditos)
40h


Photoshop para la creación de materiales en el aula30h


Word para docentes (4 créditos)40h


Creación de contenidos didácticos en Internet (3 créditos)30h










FISQUIWEB : Fisika eta Kimikarako gunea

Via Educacontic

Luis Ignacio García González-ek diseinatu , mantendu eta edukinak sartzen ditu web gune honetan.
Atal ugari ditu : apuntes , ayuda al estudio , minivideos , blog , enlaces , hojas de cálculo , laboratorio , Premios Nobel , libros , varios ...

Educacontic web-arekin kolaboratzen duenFrancisco Muñoz de la Peña Castrillo-ren hitzetan :

Heredando los contenidos, estructura y planteamientos de la página web del Departamento de Física y Química del IES Juan A. Suanzes nació FisQuiWeb hace ahora unos dos años. Este extraordinario espacio dedicado a la enseñanza de la Física y la Química está alojado en Educastur y es obra de Luis Ignacio García, profesor de Física y Química del mencionado instituto.



Educaplus

Blog honetako beste post bateanEducaplus web guneari buruz idatzi nuen.
Berriro ere gogorarazten dizuet sekulako animazioak daude web honetan ,eta irakasgai zientifiko guztietakoak : Matematika , Fisika , Kimika , Plastika , Biologia , Lur Zientziak eta Teknologia.

Educaplus , egilearen hitzetan hauxe da :

Educaplus.org es el sitio personal de Jesús Peñas Cano, profesor de Física y Química. El proyecto Educaplus.org se encuentra en línea desde 1998 y su objetivo fundamental es compartir con todos, pero fundamentalmente con la comunidad educativa hispanohablante, los trabajos que vengo realizando para mejorar mi propia práctica profesional como docente.

Egile-eskubideak

Interneten aritzen bazara , seguruenik askotan argazki bat , testu bat edota bestelako materiala zeure erabilerako edo zeure blogean edo web orrian eskegitzeko baimena duzun zalantzan zaude.
Edo kontrakoa , zuk igotzen dituzun gauzei zelan ezarri egile-eskubideak edota beste lizentzia mota bat.
Erantzun guztiak , Anibal de la Torre bere blogean Adelat idatzitako artikuluan :

http://www.adelat.org/media/docum/libre


Argazkia : http://www.flickr.com/photos/mari1983/3356015051/sizes/o/ bajo CC

Añadido :
Hau da http://atino.posterous.com/ blogean argiratatutako aurkezpena :




Creative Commons en el AulaView more presentations from Jessicacoates.

Txertatu PDF bat edozein web orrian (blog , wiki , etabarretan)

Genbeta webean ikusten dugu Victor Pimentelek idatzitako artikulu interesgarri bat , non azaltzen den zelan txertatu daiteke Google teknologiari esker , edozein pdf artxiboa web orri batean . Web orri hori izan daite , logikoki , blog edo wiki bat.
Egiten da kode baten bitartez (bideoak , aurkezpenak , etab txertatzen diren bezala)
Kodea da :

<iframe src="http://docs.google.com/gview?url=http://victorpimentel.com/stuff/rubik.pdf&embedded=true" style="width: 410px; height: 375px;" frameborder="0"></iframe>
eta http://victorpimentel.com/stuff/rubik.pdf dagoeneko lekuan txertatu nahi dugun pdf-ren helbidea ipini behar da.
Adibidez :

Ebaluazio diagnostikoa II : Gaitasun digitalak

Aurreko sarrerako pdf batean irakur daitekeen bezala , 2010/2011 ikasturtean informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia" , hau da gaitasun digitala , ebaluatuko da.
Baina , zer da gaitasun digital hori?

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2007ko azaroak 13 , asteartea 218. alearen Gehigarrian honela definitzen dira (ondoko pdfn horren definizioa eta era laburtuan , irakasgai bakoitzean agertzen diren gaitasun digitalak aurkitu daitezke) : DOKUMENTUA



Hala ere , kontzeptuak argiago izateko asmoz , Manuel Area Moreirak , La Lagunako Unibertsitateko "Tecnologia Educativa" irakasgaiko irakasleak , Congreso Virtual MIDAS-erako prestatu zuen hitzaldi bat uzten dizuet , 4 bideotan banatuta :








Argazkia : http://www.flickr.com/photos/mfajardo/455664237/sizes/l/ bajo CC

Ebaluazio Diagnostikoa I - Zer dira?

ISEI-IVEI erakundeak argitaratu dituen informazio-foiletoen arabera :

Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten
neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute. Proba eta galdera-sortak berdinak dira ikasle guztientzat eta irizpide estandarizatuekin
ezarriko dira diru publikoaz finantzatutako ikastetxe guztietan.
Ebaluazioak nahiko informazio objektiboa eskainiko dio ikastetxe bakoitzari bere egoerari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari
helaraziko zaie. Informazio horrek, ikastetxe barneko datuekin osaturik, hobekuntza-prozesuak abian jartzeko aukera eskainiko du.

Ondoko pdf hauetan informazio osoa topatu ahal duzue :


Ekuazioak ere Google Docs-en

Berri ona dugu batez ere irakasgai zientifikoen irakasleentzat . Orain Google Docs-en Latex (ekuazioen editore online) integratuta dago.
Honekin , era errezean , gure dokumentuetan ekuazioak idatzi ditzakegu. Horretarako INSERTAR --> ECUACIÓN besterik ez da egin behar.

Web 2.0 Tresnen multzo izugarria

Educacontic

Educacontic gunetik jasotako azken buletina :

Muchos más recursos en educ@conTIC En Educ@conTIC hemos inaugurado una nueva sección de nombre "recursos" como puerta de entrada a nuevos espacios o secciones que seguro os han sido y os serán de mucha utilidad en vuestras prácticas de aula.Os las presentamos:Aula virtual donde vamos publicando materiales prácticos que nos ayudan al manejo de algunas herramientas y estrategias TIC de utilidad. Para ello, hemos instalado una Moodle de última versión para que se pueda desarrollar actividad entre los usuarios. Ya están listos tres de ellos, "Creación y uso educativo de blogs" de Alejandro Valero, Fuentes de información y actualización profesional docente, Gestión de lectores de canales RSS, de Elías Fernández, y Los wikis como recurso educativo, por Juan Miguel Muñoz. Si estás identificado en el portal de Educ@conTIC, al acceder al aula desde el icono, directamente estarás logueado en el aula.Desde "forma…

Flash eta Hot Potatoes jaitsi

Guztiok dakigu interneteko konexioa batzuetan ez dabilela ondo eta orduan ikasleekin erabiltzen ditugun baliabideak eskuratzeko zailtasunak dauzkagula.
Lankide batek zehazki galdetu dit ea posible izango zen berak erabiltzen dituen flash animazioak eta Hot Potatoes ariketak internetetik jaistea eta era lokalean erabiltzea.
Erantzuna baiezkoa da , baina kontuz egile-eskubideekin . Aztertu behar dugu ea jaitsiko duguna copyright , copyleft edo Creative Commons lizentziaren menpe dagoen.

Beraz , behin aztertuta jaitsi ahal den , erabili ahal ditugun aplikazioak hauexek dira :

FreeFlash : dohako aplikazioa . Badago Softonic.com deskarga dohanik egiteko leku bat baina ez du funtzionatzen , antza jatorrizko zerbitzarian ez dagoelako . SMS bat bidali beharko zen Softonic-eko zerbitzari pribatuetatik jaitsi ahal izateko. http://free-flash.softonic.com/

Swfcatcher : Firefoxerako luzapena . Nabigatzeailean integratzen da . http://www.sothink.com/product/swfcatcher/firefox/index.php

Beste modua …

IKT ekitaldiak

Hurrengo udazkenean , IKT eta Hezkuntzarekin zerikusi handia duten bi ekitaldi burutuko dira Madrilen : V Congreso Internacional de Educared eta Moodle Moot 2009 Madrid.
Informazio guztiak euren web orrietan dauzkazue eskura.

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Eskola 2.0 - Ning Sare Sozial berria

Visit Eskola 2.0

Miguel L. Vidal-ek Eskola 2.0 planaren gaineko Ning sare soziala sortu du . Bertan nahi duenak era guztietako ideiak eman ditzake proiektu hau aurrera eraman ahal izateko , loturak , bideoak , argazkiak , web orriak eta baliabideak konpartituz.

Harpidetza egiteko , posta elektronikoko helbide bat baino ez da behar.
Anima zaitezte!

Web 2.0 Ikastaroa

Aurten ere , Formakuntza Planaren barruan , web 2.0 ikastaroa eskainiko dugu. Prestatzen ari nintzen hitz batzuk irakasleoi aurkezteko , baina nire twitter kontuan dauzkadan tuit batzuen artean , topatu dut Antonio González Garcíak (@onio72,) Sevillako Fisika eta Kimika irakasle batek , prestatu duen bideoa berak ematen duen web 2.0 gaineko ikastaro bat aurkezteko , eta uste dut , nik prestatu ahal dudan edozer baino askoz hobeagoa dela :

Curso Web 2.0 2009-2010 on PhotoPeach

Bihurtu zaitez Gmail Ninja

Ia mundu guztiak daki Gmail dela Google-aren posta elektronikoko zerbitzua . Askok , gero eta gehiagok , erabiltzen dute bere oinarrizko funtzionaltasunetaz disfrutatuz .
Baina Gmail Ninja bihurtu nahi baduzu , bere trikimaluak , berezitasunik aurreratuenak eta lasterbideak ere ezagutu behar dituzu.
Ez galdu aukera eta irakurri Gmailek berak ematen dizkizun iradokizunak , merezi du eta :

IRAKURRI

Irakasleentzako ikastaroak IKTetan

ISFTIC (Instituto Superior de Formación y Recursos en Red para el Profesorado) erakundeak irakasleentzako IKTekin zerikusia duten dohako ikastaroak eskaintzen ditu.
Matrikulatzeko epea irailaren 15ean bukatzen da eta ikastaroen zerrenda ondoan duzue :
Bibliotecas Escolares. Uso didácticoBase de datos en la enseñanza (OpenOffice)Coeducación: dos sexos en un solo mundoConstruyendo SaludDescartes Básico. 1º fase de EDADRAW. Recursos gráficos para la enseñanza. IniciaciónDiseño de Presentaciones en la Enseñanza (OpenOffice)Edición HTML IniciaciónEl arte de hablar: Prevenir los problemas de vozEl cine, un recurso didáctico. IniciacióneTwinningFlash para la enseñanzaGeogebra en la enseñanza de las Matemáticas. IniciaciónGIMP, aplicaciones didácticas. IniciaciónHoja de Cálculo en la Enseñanza (OpenOffice). IniciaciónHot Potatoes, aplicaciones educativasIniciación a la InformáticaInternet, aula abierta. IniciaciónIntroducción a LinuxJclic. Creación de actividadesJoomla! La web en entornos e…

Lan bikaina Alazne eta Manuelarena !

Galdakaoko Eskola Musikan Zaratamoko Berritzeguneko jardualdien barruan , arbel digitalaren topaketetan lan bikaina aurkeztu dute gure lankideak diren Alazne Zarate eta Manuela Virto-k .
Eskerrik asko lanagatik eta berriro ere gure institutua mailarik gorenean utzi dutelako .
Zorionak parte hartu dutenei ere bai : Pedro Díez , Carmen Vega , Arantzazu Aguilar eta Mikel Agirregabiria.
Twitter-en bidez transmititu dugu ekitaldia : http://search.twitter.com/search?q=%23b06pdi



Ez dugu argazkirik baina bai gure lankidea den Ibonek egindako bideo txiki bat :


Josu Garro (otxolua) -ren argazkiak Flickr-en :

Zaratamoko Berritzeguneko III. Jardunaldien aurkezpena. Arbel Digitalaren Topaketak

Bihar , irailaren 2an , Galdakaoko Eskola Musikan Zaratamoko Berritzeguneko jardualdien barruan , arbel digitalaren topaketak ospatuko dira.Besteak beste, gure landikeak diren Alazne Zarate eta Manuela Virtok "Matematika Dinamikoak Arbel Digital Interaktiboak" izeneko aurkezpena eskainiko digute. Lan bikaina benetan ! Hona hemen ordutegia :
IRAILAREN 2a
JARDUNALDIAK . ARBEL DIGITALA.

09:15 - 09:25 Berritzeguneko III. Jardunaldien aurkezpena.
Arbel Digitalaren Topaketak.
Mikel Agirregabiria Jn. Hezkuntza Berriztatzeko Bizkaiko Burua.
Begoña Garamendi And. Basauri-Galdakaoko B06 Berritzeguneko Zuzendaria.

09:25 - 10:10 "Hezkuntza Digitala". Mikel Agirregabiria Jn. Hezkuntza Berriztatzeko Bizkaiko Burua.

10:10 - 10:40 "Arbel Digital Interaktiboa. ADI SmartBoard . Erabilpen-ereduak" . Pedro Diez Jn. B06 Berritzeguneko Informazio eta Komunikazio Teknologien Aholkularia.

10:45 - 11:30 B06 Berritzeguneko eragin-eremuko ikast…