Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de enero, 2009

Agrega Proiektua

(http://anabast.wordpress.com blogean ikusita)
Agrega proiektuaikasgeletan teknologiak txertatzeko sortu da. Edukien katalogoa deskargatzen baduzu Lehen eta Biharren Hezkuntzarako eta arlo eta jakintzagai desberdinetan sekuentzia didaktikoak aurki ditzakezu. Gainera, sekuentzia hauek zure ordenagailura jaitsi ahal dituzu internet barik lan egiteko. Sekuentziak, ere ebaluatu, ahal izango dituzu.Mementuz, nahiz eta baliabide eta material gehiena gazteleraz egon proiektua beste hizkuntzetan (ingelesa, gaztelera,..) jarrai dezakezu.Proiektuak eskaintzen dituen posibilitate desberdinak ezagutzeko tutorialak daude.

Bi liburu eta artikulu bat

Bi liburu gomendatzen ditut : Introducción a la Tecnología Educativa eta Planeta Web 2.0 .
Biak banatzen dira dohain interneten bidez Creative Commons lizentzia baten menpe . Pdf formatuan daude eta benetan irakurtzeak merezi duela.

Beste aldetik , "El Pais" egunkarian "El tam-tam de los 'nativos digitales'" izeneko artikulu interesgarria argitaratu da azken egunotan.

Irudien editoreak online

Zaratamoko Berritzeguneko IKT Aholkularia den Pedro Diez-ek Picnik , Picresize eta Pixlr izeneko 3 irudien editoreei buruzko artikulu interesgarri eta didaktikoak bere blogean (http://pedrodiez.blogspot.com) argitaratu ditu.

Hauexek dira loturak :

Picnik
Picresize
Pixlr


Google Earth eta Prado-ko Museoa

Google Earth egunetik egunera ari da ontzen . Orain Pradoko Museoan dauden maisulanak diren 14 pinturen xehetasunik txikiena ere ikusi daitezke bereizmen handiz Google-ko Earth aplikazio honekin.

Horretarako "Museo del Prado" bilatu Earth-en eta gero klikatu agertzen den kapan. Ondoren aukeratu pintura eta zoom-aren bitartez hurbildu nahi duzun guztia. Trazurik txikienak ikusiko dituzu.

Benetan , ikusgarria.