Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2010

Noten aplikazioa etxean

Andres Castrillejok sortutako ikasleen kudeaketarako aplikazioak erabiltzen badituzue ikastetxean, hemendik aurrera etxean ere noten programa erabil daitekeela jakingo duzue. Irakasleei prozesua errazteko asmoz , Prezi aplikazioa erabiliz , tutorial bat egin dut eman beharreko pausu guztiak azalduz : (Handiago ikusi nahi baduzue KLIKATU HEMEN) Noten programa etxean on Prezi

Google Buzz

Googlek bere azken zerbitzua (oraingoan soziala da eta Twitter , Facebook , Picasa edota Flickr-ekin  konektatzen da) aurkeztu du : Google Buzz . Gmail-eko beste atal bat omen da . Oraindik ez dago posta elektronikoko kontu guztietan eskura , baina laister egongo da.

Pi eguna lehiaketa

Badakizue Pi zenbakiaren eguna dagoela?  Ba,bai eta nola ez martxoaren 14an ospatzen da (3-14) ( http://www.piday.org ) Hau dela eta , Arrigorriaga Institutuko Matematika Departamentuko eta IKT Proiektuko kideok lehiaketa bat antolatu dugu . Honetarako blog bat zabaldu dugu : http://www.arrigorriagainstitutua.net/pieguna , eta bertan ikasleek euren sarrerak idatziko dituzte. Blog hau eta lehiaketa martxan jarri ditugu alde batetik gure ikastxeko ikasleen gaitasun digitalak garatzen lagundu eta matematikarekiko  interesa sortzeko asmoz. Arautegia Sarreren arautegia: Institutoko ikaslea izatea, zure sarreran izen-abizena eta taldea agertu behar da. Ikasle bakoitzak nahi dituen beste sarrera. Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Originalak izan behar dira eta kopiatutako elementu batzuk erabiltzen badira (artikuluen zatiak , argazkiak , etab) iturria aipatu behar da. Arloak:   artikulua ,   marrazkia, argazkia, bertsoa, ipuina, txistea edo beste edozein etiketare

Smart Exchange : Irakasleen komunitate online

Smart España-k Facebook -en duen orriaren bidez , Smart Technologies-ek (Smartboard Arbel Digital Interaktiboa egiten duen enpresak) iraskasleen komunitate online berria martxan jarri duela jakin dugu : SMART EXCHANGE . Bertan gela eta arbel digitalerako baliabideak bila daitezke (bilaketak gaia , irakasgaia edo maila sartuz egin daitezke) , guk egindako baliabide bat konpartitu ahal dugu edota beste irakasleekin harremanetan jarri ahal gara.