Ir al contenido principal

Smart Exchange : Irakasleen komunitate online

Smart España-k Facebook-en duen orriaren bidez , Smart Technologies-ek (Smartboard Arbel Digital Interaktiboa egiten duen enpresak) iraskasleen komunitate online berria martxan jarri duela jakin dugu : SMART EXCHANGE.
Bertan gela eta arbel digitalerako baliabideak bila daitezke (bilaketak gaia , irakasgaia edo maila sartuz egin daitezke) , guk egindako baliabide bat konpartitu ahal dugu edota beste irakasleekin harremanetan jarri ahal gara.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke.


Modu batzuk dauzkagu hau egiteko :


1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.
PDFCreator 1.2.3
Cute PDF
2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke.


3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Archivo menuan dago aukera)


4.  Interneten hainbat gune daude PDF-ra online bi…