Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2009

Gmail euskeraz

Apirilaren 3an Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak , Googlek eta Experssive SL euskal enpresak sinatutako hitzarmenari esker handik gutxira Google-eko zerbitzu asko euskaraz izango genituela komentatzen nuen argitaratutako post batean ( Google eta euskara bat eginda) . Ba , oso gutxira izan da , zeren eta Gmail dagoeneko euskeraz daukagu eta . Ipini ahal izateko jarraitu bide honi : Configuración --> General --> Idioma de previsualización de Gmail --> Euskara --> Guardar cambios. Hau egiterakoan , galdetzen du ea Google-eko beste aplikazioak euskaraz nahi ditugun . Ez dakit zernolako aplikazioak ipiniko diren euskeraz . Froga egin dut Google Docs , Blogger , Reader ,etabarrekin , eta alferrik . Itxaron beharko da.

Ikasle eta internetarekin aritzeko gomendioak

Interesgarria unblogenred.es argitaratutako aurkezpena : Consejos Uso Internet En Trabajos View more OpenOffice presentations from redtic.centros .

Eramangarria ala ultra-eramangarria?

Irakasleek galdetu ohi didate zernolako ezaugarriak eduki behar dituen ordenagailu batek berri erosi nahi dutenean. Beste batzuek zalantzan daude eta ez dakite mahaikoa ala eramangarria erosi behar duten . bolada honetan ultraeramangarriez ere galdetzen didate . Nik argi daukat , nahiz eta modan egon , ultraeramangarria ezin daitekeela izan ordenagailu bakarra , baizik eta bigarrena. Nire ustez lehenengoa eramangarri edo mahaiko bat izan behar dela . Esango nuke ultraeramangarria (netbook , laptop, ..) pentsatuta dagoela batez ere internetetik aritzeko mugikortasunean , pantailaren tamaina oztopo bat izan bait daiteke ordu batzuk aurrean pasatu behar baditugu. Eta bigarren bezala , sekulako tresna iruditzen zait : txikia , arina , azkarra ... Xataka blogean bide honetatik jotzen duen artikulu hau aurkitu dut , agian argitzaile gerta daiteke : ¿Nos equivocamos comprando un ultraportátil? de Xataka de Javier Penalva

Internet Eguna

Gaur , maiatzaren 17 , Internet Eguna ospatzen da munduan . Ondoko web orrian komunikazioak , idatzizko material , materiak grafikoak eta egin daitezkeen jarduerak eta lehiaketak aurkitu daitezke :

MoodleMoot Euskadi 2009

Ostiralean Moodle Moot Euskadi 2009 ospatu zen Deustuko Unibertsitateko Liburutegi berrian (C.R.A.I.) . Han egon ginen disfrutatuz , besteak beste , Anibal de la Torrek eskainitako hitzaldiaz . Ponentzia asko burutu ziren , eta erkidego desberdinetan Moodle-z baliatuz egiten ari diren esperientziak jakinarazi ziren. Batez ere argi eta garbi geratu zena izan zen Teleformakuntzarako munduko standarra Moodle dela . Beste plataforma batzuk erabili zituztenek (adibidez , Deustuko Unibertsitatea) , ikastaroen migrazioa egiten ari dira Moodle-era. Gure ikastetxean , beste post batean komentatu dudanez , esperietzia piloto bat egiten ari gara Moodle-en ( www.arrigorriagainstitutua.net/gela ) Matematika Departamentuan , Geometriari buruzko ikastaro bat burutuz ikasleekin era telematikoan. Oso emaitza onak izan ditu eta honen lekukotasuna eman dezake ikastaro honen tutorea izan denak : Alazne Zarate-k . Web 2.0 zerbitzu batzuk erabili ziren mezuak , txostenak , argazkiak etab luzatzeko : Twitt

Dokumentuen bihurgailu online

Batzuetan beharrezko dugu bihurtzea dokumentu bat formatu batetik bestera (adibidez .doc-etik pdf-ra edo alderantziz) . Interneten lan honetarako tresna asko aurkitu daitezke , besteak beste , Convert.Files. Helbide honetan kontsulta daitezke aplikazioak jasaten dituen formatoak : http://www.convertfiles.com/#supported_formats Eta beste honetan dokumentuak bihurtu daitezke : http://www.convertfiles.com/

Logicly, zirkuitoen simuladore online

Genbeta-k teknologia irakasleentzako interesgarria izan daitekeen aplikazio online hau aurkitu dugu: Logicly Logicly ate logikoetako zirkuitoen simuladore online da . Merezi du begiradatxo bat emateak.

Fisika eta kimikako baliabideak

Zientziaberri blogean Fisika eta Kimikako baliabide asko eskaintzen dituen lotura batzuk eskaintzen dizkigute : WebQuestak eta altzorraren bilak: " un viaje al interior de la nad a" Tabla periódica Galileo Web interaktiboak informazioa eta jarduerekin: La teoría atómica de Dalton Ley de Lavoisier Ley de Gay Lussac Hipótesis de Avogadro Ley de Proust Ley de Boyle-Mariotte Leyes gases ideales Eureka (principio de Arquímedes) Modelos atómicos El mol La materia Análisis de llama Presión densidad Ácidos y bases Disoluciones estequiometría Electroquímica Movimiento circular uniforme Tiro horizontal Termodinámica Fuerzas y equilibrio Dinámica Newtoniana Método científico Derivadas para física Bideoak: Cambios químicos Las estaciones Appletak: caída libre Indicadores ácido base Refracción y reflexión Geocentrismo y heliocentrismo Ikerketak: ¿Como remojar los garbanzos?

Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak

Sustatu.com web-etik ateratzen dugu Makina Erramintaren Institutuak erabiltzailearentzako google-en tresnak izeneko gidaliburua euskaraz. TUTORIAL OSOA Atalka (batzuetan ez dira ondo kargatzen) : Google. Sarrera eta historia Zer da Google? Google: bilatzaileen bilatzailea Google Bilatzailea: topatu nahi duzun informazioa Interneten Google Images: irudien bilaketa Google-en

Google : Mapa pertsonalizatuak

Anibal de la Torre-k , bere blogean (http://www.adelat.org) , mini-bideo-tutorial batzuen bitartez azaltzen digu zelan egin mapa pertsonalizatuak Google Maps-ekin. 1. Zelan sortu Gmail-eko kontu bat Google Maps-en sartu ahal izateko 2.Zelan sartu posizio-markak mapa batean : 3. Multimedia-elementuak txertatu 4. Mapa pertsonalizatua argitaratu

Google ... etxerako lanak egingo dizkidazu?

Oso interesgarria elpais.com egunkari digitalean argitaratutako artikulua. Bertan interneteko erabileran hezkuntzarako zernolako arriskuak egon daitezkeen azaltzen da eta nola ekiditu IKTekin zerikusia duten jarduerak planteatuz. Google , ¿me haces los deberes?

Google-aren funtzio bereziak

Google bilatzailea bilaketetarako baino ez baduzu erabiltzen , seguruenik interesgarria irudituko zaizu , gaur huelvainformacion.es egunkari digitalak argitaratutako artikulua . Bertan azaltzen dira Google bilatzaileak dituen berezitasunak : Google activa sus Funciones Especiales El buscador de Google, el más usado en todo el mundo -el 90% de los internautas lo tiene como referencia de búsqueda- nos ayuda también a resolver cuestiones rápidas que nos puedan surgir en cualquier momento y todo ello sin necesidad de recurrir a una página web, sino directamente. Por ejemplo, convertir millas en kilómetros: bastará con que teclee el valor y la unidad de medida que tiene, el operador a y la unidad de medida a la que quiere convertir (por ejemplo, 32 millas a kilómetros). Otra utilidad más simple: la calculadora , poniendo directamente en la barra de búsqueda las operaciones que desee hacer (333+765-897*9, por ejemplo.) Y si lo que quiere es conocer el t