2009/11/09

Google Docs : Hezkuntzarako eredu sinple bat

Batzuetan irakasleok web 2.0-ko tresnak ezagutu eta erabiltzen ditugu gure erabilera partikularrerako , ez dakigulako zelan aplikatu gure eguneroko jardueran. Adibide argia Google Docs onlineko pakete ofimatiko kolaboratiboa da.
Agian , ondoan planteatzen dudan eredua bistakoa dela pentsa daiteke . Hala ere , seguru batzuei oso ondo etorriko zaiela ikustea modu grafiko eta sinple batean aspaldian buruan zutena.





Gaztelaniazko bertsioa ere badugu :



Eta PDF formatoan nahi badituzu :

Euskerazko bertsioa
Gaztelaniazko bertsioa



2009/11/06

Biologia eta Geologia




Biosfera proiektuak unitate didaktika multimedia interaktibo , tresna eta baliabideak ditu Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko Biologia eta Geologia irakasgaietarako . Hauek ordenagailu eta internetek eskaintzen dituen abantailak aprobetzatzen dituzte.

Gehiago jakiteko :



2009/10/06

Tutorialak , eskuliburuak eta ikastaroak euskeraz

Askotan oso zaila egiten zaigu euskarazko materialak aurkitzea IKT arloan.
Makina Erremintaren Institutua-k guztion eskura ipini ditu bertan egindako era guztietako materialak : eskuliburuak , tutorialak , bideoak , ikastaroak ,... Aurkitu daitezke ondoko gaiei buruzkoak

Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak
Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak….
Informatika buruzko bideo tutorialak
Bideo tutorialak erabiliz, azalpen praktiko batzuk eskaintzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikak
Internetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.
Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa
Gimp software libreko tresnaren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa.
Linux eta Windows zerbitzariak urrunetik itzaltzen
Urrunetik Linux eta Windows zerbitzariak itzali ahal izateko behar duzuna azaltzen dizuegu.
Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Interneteko segurtasuna oso kontuan hartu beharreko kontua da. Jarraian, horri buruzko hainbat nozio aurkituko dituzu.
OpenOffice: tutorial txikiak eta trikimailuak
Microsoft Office-etik OpenOffice.org-ra migratzerakoan lagunduko dizuten aholku eta trikimailuak
Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea
EUSKERATUTA DAGO. ORAIN berrikuste LANETAN GABILTZA. Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.
SSH zerbitzari bat linux-en nola instalatu
Manual txiki bat ssh zerbitzari bat nola instalatu ikasteko. Linux eta windows bezeroak ssh zerbitzariarekin konektatzeko egin beharrekoak ere azaltzen dira.
VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez
Eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP aurkezteko. Kontzeptu hauek ikusiko dira, besteak beste: VoIP hornitzaileak, softphone, telefonoko gastuak murrizteko zer egin…
Zuen ordenagailuentzat gomendatutako softwarea eta zerbitzuak
Software zerrenda bat proposatu nahi dizuegu. Internetetik jeitsi daitekeen softwarea izango da, eta zuen eguneroko lanean baliogarria izango dela pentsatzen dugu.
Hau guztia eskaintzeko bi atal nagusi dituzte :

Dokumentazio Irekia

Manualak

2009/10/02

Arbel Digital Interaktiboa - Wiki


Arrigorriaga Institutuko IKT proiektuaren barruan , beste gune bat ireki dugu : Arbel Digital Interaktiboaren Wikia
Wiki hau jaiotzen da proiektu kolaboratiboa izateko asmoz , hau da , ez dago bakarrik gure ikastetxeari zuzenduta , baizik eta mundo guztiari zabalduta.
Wikian atal batzuk aurkitu daitezke :

  1. Baliabideak
  2. Didaktika
  3. Eskuliburuak
  4. Foroak
  5. Irakasleen esperientziak
  6. Komunitate birtualak
  7. Software
Garrantzi berezia dute "Baliabideak" eta "Irakasleen esperientziak" atalek . Bi hauek publikoak dira erabat , hau da , edonork sartu ahal du baliabide berri bat , Google Docs-en dagoen kalkulu orri baten bitartez , eta edonork idatzi ahal du ikasle eta arbel digitalarekin izandako esperientzia bat , wikiaren orria editatuz.

Espero dut irakasleria martxan jartzea , eta guztion artean benetako gune 2.0 egitea.

2009/10/01

IKTak dinamizatzen

La solución es Agrega from Agrega Contenidos Educativos on Vimeo.

2009/09/29

Educacontic : Minitutorialak IKT

Educacontic atariak bere atalean "Formación en didáctica TIC" minitutorial batzuk eskegi ditu .
Anibal de la Torrek oso ondo azaltzen du bere azken artikuluan :

Minitutoriales en Educ@conTIC que te sacarán de dudas

2009/09/27

Agrega Proiektua


Aurreko post-ean Bengoetxe IKTIC blogari buruz idatzi dut eta hain zuzen , bertatik ateratzen dut proiektu honen gainean idazteko ideia. (Irakurri Angel Ortiz-en posta)


Blog honetan ere aurreko post batean Agrega Proiektua zer den azaldu dugu. Honetan , eta atari honetatik bertatik ateratako hitzak erabiliz , Agrega zer den , norentzat den eta zer egin daitekeen azpimarratuko dugu.

Norentzat da?

Irakasleak

Agrega zuretzat da, honexegatik:
>> Hezkuntza Eduki Digitalak eta hezkuntza-material multimediak bilatzen ari al zara, zure irakaskuntza-prozesuan erraz txertatzeko?
Sartu eta aurkitu zer lor daitekeen Agregarekin.

Docentes
Familiak Zure seme-alabek jasotzen duten hezkuntza axola zaizunez, honako hau interesatzen zaizu: >> Tresnak erabiltzea hezkuntza-baliabideak aurkitzeko, interaktiboak eta multimedia direnak, eta zure seme-alaben adinerako egokiak.
>> Eta etxeko hezkuntza babesten eta indartzen ikastea, irakasleek garatu eta balidatutako hezkuntza-eduki digital horiek erabiliz.
Sartu eta aurkitu zein erraza izan daitekeen zure seme-alaben hezkuntzan parte hartzea.


Katalogoa

Katalogo honetan aurkitu daitezke Agregan dauden balibidean sailkatuta gaietan eta hizkuntzetan .

Bengoetxe IKT : Angel Ortiz-en lana

Angel Ortiz , Bengoetxe Institutuko IKT arduraduna , bere ikastetxean IKT arloan egon diren aurrerapenen ardatz izan dela arlo eta eskualde honetan dihardugunok badakigu. Agian , gai honetan jantziak ez direnek ez diote merezi duen esker onik eskaini , baina honek ez dio merezimendurik kentzen.

IKT eredua hasi zenean , eta eskualdeko zein ikastetxe izan beharko zen ereduzkoa planteatu zenean, IKT dinamizatzaileek , aho batez , Bengoetxe institutua izan beharko zela erabaki genuen , beti teknologietan aurreratua izan zela pentsatu genuelako.

Hau esanda , aipatu nahi dut , Angelek aurrera eraman duen bloga : Bengoetxe IKTIC. Honetaz aparte , eta IKT Dinamizatzaileek egiten dugun bezala , Web 2.0 Ikastaroko Wikia -ren egilekidea da eta beste hainbeste web 2.0 proiektuetan ere sartuta dago.

Zelan irakatsi Historia Google Maps erabiliz

Oso intesgarria Antonio González Garciak bere blogean Mi cuaderno digital idatzi duen artikulua .

Bertan eraskusten da zelan atera onura Google Maps aplikazioari Historia eskoletarako.


2009/09/24

Twitter : Ezinbesteko gida


Sarean oso azkar hedatzen ari den "microblogging" zerbitzua era sakonean ezagutu nahi baduzu , ondoko gida hau irakurtzea besterik ez duzu.

Jose Maria Gil da gidaren egilea

Web: www.josemariagil.tv
Twitter: www.twitter.com/josemariagil
Email: josemaria.giliber@gmail.com

GIDA JAITSI (pdf)


Argazkia : http://www.flickr.com/photos/carrotcreative/2511539541/ bajo CC