Ir al contenido principal

Imaginary: begirada matematiko bat



Modelo matematikoz eta tresna teknologikoei esker (software eta hardware)  sortutako forma eta gainazalen inguruko bisita eskaintzen duen Imaginary erakusketara joan gara gure DBHko 4.mailako ikasleekin.

Argitaratutako gida didaktikoaren hitzetan :

"Real Sociedad Matemática Española (RSME) delakoak mendeurrena ospatzen du 2011 urtean. 
Ospakizun horren helburuen artean matematikaren dibulgazioa dago, bai ikasleen artean bai publiko osorako ere. RSME-IMAGINARY erakusketak, informazio eta komunikazio teknologiez baliatuz, Matematika eta Artearen arteko lotura estua azpimarratu nahi du. Bisitaldian forma eta gainazalen arteko ibilaldi birtual eta interaktibo bat egin daiteke matematikak artearekin, diseinuarekin eta eguneroko tresnekin duen erlazio azpimarratuz.
Erakusketa Alemaniako “Mathematisches Forschungsinstitut Oberwolfach” -ek garatutako, IMAGINARY, izen berekoaren moldaketa da eta nazioarteko matematikari eta artezaleen arteko lankidetzaren ondorioa da. Helburu nagusia irudikatutako errealitatea eta matematikako objektu abstraktuen bistaratze zehatzaren arteko topagune izatea litzateke. Irudimena kausa, matematika errealitatearen modelizazioaren bitartekoa eta arte- eta industria-sormenerako bultzatzaile izango da. Azken finean erakusketaren nahia matematikaren alderdi ikusgarri eta estetikoak aitzakia, berton ezkutatzen den matematika sakonaren azterketarako pizgarria izatea litzateke. Irudikagarria zein irudika ezina norberak sortutako irudiekin irakasten da.

Argazki batzuk uzten dizkizuet (barkatu kalitatea baina argazki-makina ahaztu genuen eta telefono mugikorrez atera behar izan genituen)



Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha