Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2010

2010.eko Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak

Cátedra Telefónica – Deusto-k eta AulaBlog-ak Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak antolatzen dituzte Deustuko Unibertsitatean. Martxoan ikasleentzakoak ospatu ziren eta orain irakasleentzakoen txanda da. Hauetan ponente bikaina izango dugu gure artea : Jordi Adell (sartu bere web orrian)  Aukera paregabea izango dugu zuzenean entzuteko.


Hauxe da http://www.catedratelefonica.deusto.es/jedi/eu/ web orrian azaltzen dena :


2010. urtearen zehar “Cátedra Telefónica – Deusto”-k hiru jardunaldi antolatuko ditu, helburu ezberdinekin:

2010.eko Hezkuntza Digitalaren I. Jardunaldiak, 2010.eko martxoak 5-6, jasotzaileak: Hezkuntza (Magisteritza, Pedagogia, Hezkuntza Soziala, Bigarren Hezkuntzako Masterra, etab.), Zientzia Sozialak edota Komunikazioko ikasleakBaliabideakhitzaldi nagusiaeztabaida.2010.eko Hezkuntza Digitalaren II. Jardunaldiak, 2010.eko apirilak 22-23, jasotzaileak: lan egiten ari direnirakasleak.2010.eko Hezkuntza Digitalaren III. Jardunaldiak, 2010.eko ekainak 11-12, jasotzailea…

Ikasgeletako wifi instalazioaren emisioen neurketa irrati-elektrikoei buruzko txostena

Iturria : http://www.eskola20.euskadi.net

Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak eskatu dio Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargo Ofizialari – Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkartea- ikasgeletako wifi instalazioen neurketa irrati-elektrikoei buruzko txosten bat.
Ikastetxe bateko laborategi baten eta ikasgela arrunt baten egin dira neurketak, ikastetxeko leku bi horiek Eskola 2.0 programak ezarritako azpiegituraz horniturik daudela. Neurketak ahalik eta egoera txarrenean hartu dira: gelako ekipo guztiak gehienezko potentzian eta, guztiak batera, gelako accesspoint-aren bidez datuak igorriz / harturik. Wifi publikoa duen hiri-esparru baten ere neurketak egin dira.


Medidas de Certificación de Emisiones Radioeléctricas de Instalación WIFI en ikastola
Informe sobre medidas de Emisiones Radioeléctricas de Instalación WIFI en un Aula Real

Pi Eguna Lehiaketako sarien banaketa

Gaur, Arrigorriaga Institutuan, Pi Eguna Lehiaketako sarien banaketa ospatu da.
Hauek izan dira irabazleak eta beraien lanak :
DBHko 3. eta 4. mailak
IRABAZLEAK (exequo) :
MAITE GUTIÉRREZ (4.A) eta IMANOL GONZÁLEZ (3.D)(diploma eta MP4a)
Aipamen bereziak :
Cristina Gutiérrez (4.B) eta Ane Pérez (3.E) (diploma)
Batxilergoa
IRABAZLEA :
JOSEBA ALONSO (Batx 1.A)(diploma eta MP4a)
Aipamen bereziak :
Xabier Ruiz de la Illa eta Mikel Cue, Batx 2. maila (diploma)









Jordi Adell : PLE (Personal Learning Environment)

Hau da , Jordi Adell-ek Mexikoko Torreón-en ospatutako "II Jornadas de Educación TIC" (2010.eko otsailaren 17,18 eta 19an) jardunaldietarako eskainitako bideokonferentzia : "Entornos personales de aprendizaje: más allá del Campus Virtual". 
Aurkezpen honetan Jordi-k PLE-ei buruz (Personal Learning Environment - Entorno Personal de Aprendizaje) hitz egiten du , , LMS (Learning Management System - Sistema de Gestión de Aprendizaje: Moodle esaterako)-ekin konparatzen ditu eta PLE bat eraikitzeko gakoak ematen ditu.
Oso interesgarria da.


II JornadasTIC Jordi Adell from Mayeutic on Vimeo.

Emotionware Eskola 2.0 Jardunaldian

6 ordutan Bilbon egin den  Eskola 2.0 Jardunaldian entzun ondoren , goiza itxi duenColegio San Walabonso (Niebla , Huelva) ikastetxeko irakaslea den Fernando García Páez-ek (@fgpaez twitter-ren) azaldu duen kontzeptuarekin geratzen naiz : emotionware , hezkuntzako IKTen bosgarren elementua , baina beste lau elementuen gaindituz : hardware , software , tuperware (IKT ikastetxe batean beti eskura izan behar den destorloju oxidatuen kit-a definitzeko Fernandok izan duen ateraldia) eta mushware(ideiak).
Fernandoren hitzaldia bikaina izan da . Esanahiez beteta zegoen eta grafikoki ordainezina izan den aurkezpena oparitu digu. Bere ikastetxean burutzen diren IKT jarduerak kontatu dizkigu , lema honen menpe : sortu , produzitu , argitaratu eta konpartitu.Hau da , hain zuzen , ikasleen lanei zentzua ematen diena. Inbidia pixkat eman digu , egia esan.
Zorionak Fernandori baita bere ikastetxeari ere. Eta , zer esanik ez , ustekabe atsegina izan da bera desbirtualizatzea.

Jardunaldia Eusko Jaurla…

Zuzentzaile ortografikoak

Askotan irakasleek zein ikasleek galdetzen didate non eta nola aurkitu daitezkeen euskarazko zuzentzaile ortografikoak . Hauek dira kontuan hartu behar ditugun web orriak egoera desberdinetarako :
Firefox Nabigatzailerako gehigarria . Guztira 85.000 sarrera ditu hiztegiak, horietatik berriak 8.860 izen arrunt eta 1.446 izen propio izanik. Orain, EAEko izen eta abizen ohikoenak ere baditu.Bertsio honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko: IRAKURRI PDF HAU

Pakete ofimatiko (Microsoft office , Openoffice ,e tab) -etarako zuzen ortografikoa.
XuxenIV
Microsoft Office 2000/XP/2003/2007 (zip, 2,15 Mb) / Eskuliburua (pdf, 474kb)
MAC Word X/2004 (dmg, 4,15 Mb) / Eskuliburua (pdf, 520kb)
Thunderbird 2.0 / Firefox 3.0 gehigarria (xpi, 690 Kb) / Eskuliburua (pdf, 595kb)
Openoffice.org
Openoffice.org 2.0 (zip, 628 Kb) / Eskuliburua (Windows) (pdf, 420kb) / Eskuliburua (Linux) (pdf, 420kb)
Openoffice.org 3.0 gehigarria (oxt, 625 Kb) / Eskuliburua (Windows) (pdf, 380kb)
Ortografia, gramatika eta estilo zuze…