Ir al contenido principal

2010.eko Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak

 Cátedra Telefónica – Deusto-k eta AulaBlog-ak Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak antolatzen dituzte Deustuko Unibertsitatean. Martxoan ikasleentzakoak ospatu ziren eta orain irakasleentzakoen txanda da. Hauetan ponente bikaina izango dugu gure artea : Jordi Adell (sartu bere web orrian)   Aukera paregabea izango dugu zuzenean entzuteko.


Hauxe da http://www.catedratelefonica.deusto.es/jedi/eu/ web orrian azaltzen dena :


2010. urtearen zehar “Cátedra Telefónica – Deusto”-k hiru jardunaldi antolatuko ditu, helburu ezberdinekin:

  • 2010.eko Hezkuntza Digitalaren I. Jardunaldiak, 2010.eko martxoak 5-6, jasotzaileak: Hezkuntza (Magisteritza, Pedagogia, Hezkuntza Soziala, Bigarren Hezkuntzako Masterra, etab.), Zientzia Sozialak edota Komunikazioko ikasleakBaliabideakhitzaldi nagusiaeztabaida.
  • 2010.eko Hezkuntza Digitalaren II. Jardunaldiak, 2010.eko apirilak 22-23, jasotzaileak: lan egiten ari direnirakasleak.
  • 2010.eko Hezkuntza Digitalaren III. Jardunaldiak, 2010.eko ekainak 11-12, jasotzaileak: hezkuntza zentroenarduradunak.

Hezkuntza Digitalaren II. Jardunaldiak

Jardunaldi hauek Cátedra Telefónica – Deusto-k eta AulaBlog-ak antolatuta daude. Beraien jasotzaileak lehen hezkuntzako, DBHko, batxillergoko, erdi eta goi mailako heziketa zikloetako edota unibertsitateko irakasleakdira.
Catedras TelefonicaAulaBlog

Egitaraua

Hezkuntza Digitalaren II. Jardunaldiak 2010.eko apirialk 22-23 egunetan izango dira. Hona hemen egitaraua:
  • 2010.eko apirilak 22a, osteguna:
    • 15:30: Jardunaldien aurkezpena.
    • 16:00: Hitzaldi nagusia: Jordi AdellUniversitat Jaume I-eko irakaslea.
    • 17:30: Kafea.
    • 18:00: Aldibereko lantegien lehenengo saioa.
    • 19:30: Lehenengo egunaren amaiera.
  • 2010.eko apirilak 23a, ostirala:
    • 16:00: Google Apps for Education, Luca Paderni, Google Europa.
    • 17:30: Kafea.
    • 18:00: Aldibereko lantegien bigarren saioa.
    • 19:30: Jardunaldien amaiera.
Lantegiak AulaBlogak antolatu ditu eta errepikatuko dire saio bakoitzean. Parte-hartzaileek lantegien ordena hautatu beharko dute. Saio bakoitzean lantegi hauek izango dira:
  • Hezkuntza-plataformak (ikuspegi pedagogikoa), ikaslearen ikaskuntza autonomo eta esanguratsua hezkuntza-plataforma baten bidez nola garatu, Elena Auzmendi eta Marijose Bezanillak emandakoa (gaztelaniaz).
  • Hezkuntza-plataformak (ikuspegi praktikoa), Moodle hezkuntza-plataforma lehenengo pausuak, Jon Bustillo y Josu Garro eta Pablo Garaizarek emandakoa (gaztelaniaz).
  • Google Apps lantegia, Google Unibertsoa: testu, irudia eta soinua ordubete batean klikez klik, Irene González eta Marcos Cadenatok emandakoa (elebiduna: euskaraz eta gazteleraz).
  • 2.0 tresnen lantegia, lerro kronologikoak, online kartelak, geolokalizazioa, komikiak eta aurkezpenak,Adela Fernández eta Marimar Pérezek emandakoa (elebiduna: euskaraz eta gazteleraz).

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha