Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2009

Tutorialak , eskuliburuak eta ikastaroak euskeraz

Askotan oso zaila egiten zaigu euskarazko materialak aurkitzea IKT arloan.
Makina Erremintaren Institutua-k guztion eskura ipini ditu bertan egindako era guztietako materialak : eskuliburuak , tutorialak , bideoak , ikastaroak ,... Aurkitu daitezke ondoko gaiei buruzkoak
Erabiltzailearentzako Google-en Tresnak Google, bilatzaileen bilatzailea zena, makina bat zerbitzu eskaintzen dituena bilakatu da: posta elektronikoa, agenda, blogak…. Informatika buruzko bideo tutorialakBideo tutorialak erabiliz, azalpen praktiko batzuk eskaintzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.Interneten informazioa bilatzeko eta sindikatzeko teknikakInternetek aukera ugari eskaintzen digu, eta, askotan, galduta ibil gaitezke informazio-iturri amaigabe horretan. Zenbait kontu aztertuko dugu hemen: informazioa nola geureganatu, nola zentralizatu, eta informazio horrekiko interesa izan dezaketen pertsonekin nola lan egin.Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroaGimp software libreko tresnaren…

Arbel Digital Interaktiboa - Wiki

Arrigorriaga Institutuko IKT proiektuaren barruan , beste gune bat ireki dugu : Arbel Digital Interaktiboaren Wikia
Wiki hau jaiotzen da proiektu kolaboratiboa izateko asmoz , hau da , ez dago bakarrik gure ikastetxeari zuzenduta , baizik eta mundo guztiari zabalduta.
Wikian atal batzuk aurkitu daitezke :
BaliabideakDidaktikaEskuliburuakForoakIrakasleen esperientziakKomunitate birtualakSoftwareGarrantzi berezia dute "Baliabideak" eta "Irakasleen esperientziak" atalek . Bi hauek publikoak dira erabat , hau da , edonork sartu ahal du baliabide berri bat , Google Docs-en dagoen kalkulu orri baten bitartez , eta edonork idatzi ahal du ikasle eta arbel digitalarekin izandako esperientzia bat , wikiaren orria editatuz.

Espero dut irakasleria martxan jartzea , eta guztion artean benetako gune 2.0 egitea.