Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2010

Oinarrizko IKT prestakuntza multzoa irakasleentzat

Iturria : Eskola 2.0 Ikasgelan IKTak txertatu behar dituzten irakasleei laguntzeko Oinarrizko IKT Prestakuntza Multzoa dago eskuragarri. Hauek dira jarritako edukiak:  Arbel Digital Elkarreragilea (ADE) ikasgelan ,  Oinarrizko internet: Mozilla Firefox-ekin nabigatzen ,  Informazioa bilatu sarean: testuala eta multimedia ,  Web posta elektronikoa: Gmail ,  Testuak editatu OpenOfficeko Writer-ekin ,  Diseinatu erraz zure aurkezpena Impress-ekin ,  Testuak argitaratu eta partekatu GDocs-ekin ,  IKT Gida Metodologikoak.  Laguntza eskuliburu hauek laburrak dira, euren xedea zera da, irakasleak saio gutxi batzuetan oinarrizko maila hartzea eta Eskola 2.0 programan lan egin ahal izatea. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako irakasleez gain edozein irakaslek erabil ditzake material horiek bere IKT prestakuntza aurrera eramateko.

Lyrics Training : Ingelesarako primerako baliabidea

http://www.lyricstraining.com/ Lyrics Training   modu erraz eta atseginean ikasteko  eta zure atzerriko hizkuntzaren gaitasuna hobetzeko (ingelesa adibidez) abestien musika eta letren bidez metodoa da. YouTube -tik erabilitako bideoen bitartez, ikasleek ariketa bakoitzak proposatzen dituen hutsuneak bete behar ditu (ariketa hasi baino lehen aukeratutako mailaren arabera (erreza, ertaina, zaila). Abestia gelditzen da hutsune bat ailegatzen denean, ikasleari denbora emateko bete dezan. Eta hutsune bakoitzean, ordenagailuaren teklatuko "Ezabatu" tekla klikatzen bada, abestiaren azken zatia errepikatuko da, ikasleari idatzi behar duen hitzaren ulermena errazteko. Ez da harpidetzarik egin behar, baina eginez gero erabiltzaileak, abestietan duen errendimenduaren arabera, aplikazioak ezartzen dituen sailkapenetan sartu ahal dira, jokoetan bezala.

ITE : Dohako ikastaroak egiteko inskripzioa irekita dago

  ITE (Instituto de Tecnologías Educativas) -k dohako eta online ikastaroak egiteko inskripzio-epea zabaldu du irailaren 13ra arte. Gogoratu institutuko kodea ipini behar dela eta gure kasuan ez da normalean idazten duguna baizik eta  beste  hau :  48011901. Ikastaro guztien materiala jaitsi daiteke HELBIDE HONETATIK . CD GUZTIAK