Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de diciembre, 2010

Formakuntzarako bloga

Aurten , "Web 2.0 : Hezkuntzarako tresnak" izeneko ikastetxeko formakuntza barruan eman dudan ikastaroa dela eta , eskuliburuak, aurkezpenak, bideoak, ereduak, etabar dituen blog berri bat sortu dut :

http://web20ikastaroa.blogspot.com/

JEDI III : Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak

Pasa den ostegun eta ostiraleko arratsaldetan (bazen garaia inori bururatzea programatzea irakasleentzako jardunaldi batzuk ordutegi lektibotik kanpo, eskerrik asko Pablo) Hezkuntza Digitalaren hirugarren jardunaldiak burutu ziren. Cátedra Telefónica en la Universidad de Deusto (Pablo Garaizar (@txipi)- ren eskutik) eta Aulablog-ek antolatuak (zorionak antolatzaile guztioi!)

Oraingoan, Arbel Digital Interaktiboei buruzko tailer bat ematera eta esperientzien mahai batean parte hartzera gonbidatu gaituzte. Mahai-inguru horretan Matematika Departamentukideak diren  Alazne Zarate (@alaznez) eta Manuela Virto (@lavirto)-rekin batera, "Matematicas en red" izeneko esperientzia aurkeztu dugu. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Alazne eta Manuelari beraien esparru pertsonalei kentzen dizkieten orduak eta orduak, metodologia berriak ikasleekin aplikatzeko ikasitako tresnekin, matematikak erakargarriago eta ulergarriago egiteko eta beraien ikasleen hezkuntza-prozesuak hobetzeko. ¡Mila…