Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como google docs

Google docs: ideiak eta erabilerak

Origen de la imagen Manuel López Caparrós (@capileiratic ) irakasleak "Google docs: Ideas y posibles usos" dokumentua konpartitu du. Bertan hezkuntza munduan zein aplikazio eman ahal zaion Google Docs zerbitzuari azaltzen da.  DOKUMENTUA IRAKURRI

Google Docs-en zerbitzu berria

Hemendik aurrera , Google Docs-ek edozein artxibo igotzen uzten digu. Modu honetan , Google Docs erabili ahal dugu diska birtuala balitz bezala , gure argazkiak , audioak , bideoak edota beste edozein artxibo beti eskura edukitzeko. Guztira 1 Gb izango dugu gure biltegiratzerako eta igotzen dugun fitxero bakoitzak gehienez izan ditzake 250 Mb. Irudian ikusten denez , "Subir" botoian klikatuz , hurrengo pantailara joaten da eta bertan fitxeroa aukeratu behar dugu :

Google Docs : Hezkuntzarako eredu sinple bat

Batzuetan irakasleok web 2.0-ko tresnak ezagutu eta erabiltzen ditugu gure erabilera partikularrerako , ez dakigulako zelan aplikatu gure eguneroko jardueran. Adibide argia Google Docs onlineko pakete ofimatiko kolaboratiboa da. Agian , ondoan planteatzen dudan eredua bistakoa dela pentsa daiteke . Hala ere , seguru batzuei oso ondo etorriko zaiela ikustea modu grafiko eta sinple batean aspaldian buruan zutena. Gaztelaniazko bertsioa ere badugu : Eta PDF formatoan nahi badituzu : Euskerazko bertsioa Gaztelaniazko bertsioa