Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de septiembre, 2008

Software librearen alde

QSL (Queremos Software Libre) taldeak software librearen apostua egiten du eta sinadurak biltzen hasi da bere web orrian. Hona hemen aldarrikatzen dutena :
Software Librearen aldeko sinadura bilketa
Azpian sinatzen dugun talde eta pertsonok, Software Librea erabili nahi dugula agertzen dugu (adibidez, GNU/Linux, Firefox, OpenOffice...):
Software Libreak, berdintasuna, partehartzea eta solidaritatea sustatzen dituelako eta mundu zuzenago bat sortzen laguntzen gaituen tresna bat delako.
Giza garapena, jakintzaren gizartea eta berrikuntza teknologikoa bultzatzen dituelako, Teknologia Berrietara guztion sarrera erraztuz.
Jakintzaren elkarbanatzean oinarritzen delako, ekonomikoki errentagarriagoa delako (lizentziak doakoak dira) eta lekuko enplegua sustatzen duelako.
Librea delako (edozeinek erabili eta hobetu dezake) eta estandar publikoak eta formatu irekiak erabiltzen dituelako.
Independentzia teknologikoa ahalbitzen duelako eta, software pribatuak ez bezala, edozein enpresak hartu ditzakeen …

Eskola-aldizkariak Wikiak erabiliz

"Congreso Nacional Internet en el Aula"-ko Kongresu birtualean , artikulu interesgarri hau eskaintzen digute . Bertan aurkezten dira Ikastetxeetan egiten diren aldizkariak online egiteko arrazoiak Wikiak erabiliz.
IRAKURRI ARTIKULUA

Dinux 3.0 : Diocesanas-en Linuxa euskeraz

Sustatu.com atarian aritzen den Aitor Lopez de Aberasturi -ren artikulua transkribatuta :
Diocesanas-ek (, Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa. Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da.
Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.
Dinux 3.0 Ubuntun oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.
Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa. (Open Office 2.4)
Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat apl…

Cleo Circuit World --> Teknologiarako

Cleo Circuit World web-ean zirkuitoak sortu daitezke eta gero egiaztatu dabiltzan ala ez oso era errezean.
Teknologiarako online aplikazio ona izan daiteke .
Egokia ere bai ADIrako.

phET simulazioak

PhET (Physics Education Technology) (Coloradoko Unibertsitatea) proiektu barruan hainbat simulazio dauzkagu dohain ADIrekin erabilitzeko. Fisika , Kimika , Matematika eta Teknologia jakintzagaietarako dira.
On line egiteaz gain , pakete bat deskargatu daiteke animazio guztiak ordenagailuak edukitzeko eta modu honetan interneteko konexioaren menpe ez egoteko (!!!).
Gainera , simulazio batzuk itzulita daude (http://phet.colorado.edu/simulations/translations.php)

Yenka : Arbel Digital Interaktiborako grafiko eta animazioak

OSO ONA ! Yenka -k 1200 baino doako baliabide gehiago eskaintzen ditu (animazio eta grafikoak) , oso egokiak ADI-n aritzeko . Aurkitu ahal ditugu Teknologia , Fisika , Kimika eta Matematikako baliabideak . Topatu daitezke helbide honetan : http://www.yenka.com/freecontent/

Software librea ikastaroa, euskaraz

Via Sustatu

Sustatu web guneak artikulu hau eskaintzen digu :

Asmoz Fundazioak, Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak ikastaroa antolatu du 4.urtez, euskaraz. Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira.


Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.
Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU,UEU eta Asmoz euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 4. urtez. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluaren izaera duen lehen urtea delarik.…

Congreso Internet en el Aula : Stephen Downes -en hitzaldia

Stephen Downes-ek The National Research Council, Institute for Information Technology, Moncton, New Brunswick, Canada erakundean egiten du lan . Bere berezitasunak e-learning , edukien sindikazioa eta teknologi berriak dira.

Ez baduzu ezagutzen Stephen Downes , sartu bere web orrian : http://www.downes.ca/
Ondokoa "Congreso Internet en el Aula" kongresuan emandako hitzaldiaren bideoa da.

E-books : Doako liburu elektronikoen zerrendak

Ciencias para el mundo contemporáneo: material on line

via : Zibereskola Zibereskola blogetik artikulu hau eskaintzen digute :
El pasado junio, la FECYT (fundación española para la ciencia y la tecnología) organizó unas Jornadas para trabajar mediante ponencias y talleres la nueva materia de bachillerato "Ciencias para el mundo contemporáneo".
Como resultado del evento, y en colaboración con el ISFP, ((instituto superior de formación del profesorado) han publicado un libro de esta nueva área. El material consta de 7 unidades temáticas, además de recomendaciones y recursos para el profesorado. Lo mejor de todo es que han colocado este material para descargar en su página, dentro del apartado "publicaciones". Una iniciativa realmente de agradecer. Los temas son los siguientes:
Enseñar ciencias para la vida.José Mariano Bernal
¿Qué hace una chica como tu en un sitio como este?. Lise Meitner y la fisión nuclear. Juan Fernández-Mayoralas
Nuestro lugar en el universo. Juan Luis García
El cambio climático: algo más que un riesgo. Em…