Ir al contenido principal

Dinux 3.0 : Diocesanas-en Linuxa euskeraz

Sustatu.com atarian aritzen den Aitor Lopez de Aberasturi -ren artikulua transkribatuta :
Diocesanas-ek (, Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa. Dinux Linux sistema eragilearen banaketa da eta Diocesanas-eko talde osoak software librearen alde egindako apustua da.
Bere izena Diocesanas eta Linux edo D Ereduko Sistema Eragilea bat egitearen emaitza da.
Dinux 3.0 Ubuntun oinarritzen da eta elebiduna da, euskaraz eta gastelaniaz erabili dezakegu, naiz eta lehen aukera euskarazkoa izan.
Dinux osatzen duten 100 programen artean nabarmendu beharra dago testu-orrialdeak, testu-tratamendurako programa, aurkezpenak edo datu-baseak dituen suite edo pakete ofimatikoa. (Open Office 2.4)
Dinux-ek, gainera, web nabigatzaile bat du (Firefox), berehalako mezularitza programa (Gaim), CD/DVD kopiarako programa (K3B), diseinu grafikorakoa (GIMP 2), hezkuntzarako aplikazioak, beste hainbat aplikazioen artean.
Dinux live banaketa bat da. Honek esan nahi du Dinux-en abantaila guztiak izateko, ez dela beharrezkoa gure ordenagailuko disko gogorrean aplikazioak instalatzea. Azken bertsioa DVD batean banatzen da. Nahikoa da sistemari DVDtik hasteko adieraztea eta gure memorian kargatzea.
Hala eta guztiz ere, behin Dinux probatu ondoren gure ordenagailuan instalatu nahi badugu, gure disko gogorrean instalatu daiteke eta Windows bezalako beste sistema eragile batzuekin banatu.
Gainera, Dinux kode irekiko sistema da. Xehetasun horrek GNU lizentzia baduela adierazten du, eta beraz, bere erabilera, banaketa eta aldaketa libreak direla.
Dinux Diocesanaseko 130 ordenagailu baino gehiagotan instalatu da eta Ikastolen Elkarteko ikastolen artean banatu da aurten.
Informazio gehiago: dinux.org

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke.


Modu batzuk dauzkagu hau egiteko :


1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.
PDFCreator 1.2.3
Cute PDF
2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke.


3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Archivo menuan dago aukera)


4.  Interneten hainbat gune daude PDF-ra online bi…