Ir al contenido principal

Software librea ikastaroa, euskaraz

Via Sustatu

Sustatu web guneak artikulu hau eskaintzen digu :

Asmoz Fundazioak, Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web aplikazioak ikastaroa antolatu du 4.urtez, euskaraz. Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira.


Mahai-gaineko aplikazioetan oraindik bigarren mailako lehiakide bada ere zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.
Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta Asmoz euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute 4. urtez. Euskal Herriko Unibertsitateko Berezko Tituluaren izaera duen lehen urtea delarik. Ikastaroa euskara hutsean eskeiniko da.
Beraz, gaur egun Software librea eta bere inguruko teknologia menderatzeak balio handia du eta informatikariek ez ezik beste arlo batzuetako profesionalek ere izan beharko lukete Software librearen gaineko prestakuntza eta trebakuntza.
Informatikako ezagutzak dituen interesatu orori zuzendua dago ikastaroa: bai informatikako ikasketak egin dituztenei baita praktikaren bidez informatikan ibiliak direnei ere.
Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko aurrez-aurreko saio bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.
2008ko Urriak 18an hasi eta 2009ko Uztailak 17 bitarte iraungo duen ikastaro honen informazio orokorra eta izen-emate orria ikastaroaren Linux.asmoz.org webgunean topa daitezke edota posta elektroniko posta elektroniko bidez. Izen emate epea Urriak 8an amaitzen da.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke.


Modu batzuk dauzkagu hau egiteko :


1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.
PDFCreator 1.2.3
Cute PDF
2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke.


3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Archivo menuan dago aukera)


4.  Interneten hainbat gune daude PDF-ra online bi…