Ir al contenido principal

Ebaluazio Diagnostikoa I - Zer dira?


ISEI-IVEI erakundeak argitaratu dituen informazio-foiletoen arabera :

Ikastetxeen hobekuntzarako balio duen ebaluazio prozesua da; Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztiek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten
neurtzen du. Ebaluazioa proba eta testuinguruko galdera-sorta ezberdinek osatzen dute. Proba eta galdera-sortak berdinak dira ikasle guztientzat eta irizpide estandarizatuekin
ezarriko dira diru publikoaz finantzatutako ikastetxe guztietan.
Ebaluazioak nahiko informazio objektiboa eskainiko dio ikastetxe bakoitzari bere egoerari buruz. Informazio hori irakasleei, ikasleen familiei eta oro har hezkuntza sistema osoari
helaraziko zaie. Informazio horrek, ikastetxe barneko datuekin osaturik, hobekuntza-prozesuak abian jartzeko aukera eskainiko du.

Ondoko pdf hauetan informazio osoa topatu ahal duzue :


Comentarios

Entradas populares de este blog

Google Waves

Google-k posta elektronikoa iraultzatuko duen beste zerbitzu berri bat martxan ipiniko du urte honen amaieran : Google Waves . Berria atera zenean , honen inguruko artikulu batzuk irakurtzeari ekin nion arren , ez zitzaidan oso argi geratzen zer izan zitekeen Google-aren iraulpen berri hau. Baina , oraingoan oso era didaktiko eta argian azaltzen duen beste artikulu bat topatu dut , Consumer Eroski aldizkarian hain zuzen. Uzten dizkizuet horren zatitxo bat eta osorik irakurtzeko lotura : ... Google Wave quiere avanzar respecto al correo web. Su equipo de creadores, el mismo que ideó Google Maps, se preguntó: ¿Cómo sería el correo electrónico si se inventase hoy? La respuesta consiste en que si Pedro le enviase un mensaje a Rosa (un "wave", que en castellano significa onda) con copia a otros amigos, la contestación de ella no constituiría un nuevo mensaje, sino una modificación sobre el primer mensaje, que sería el único que existiría a lo largo de toda la conversación que

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho