Ir al contenido principal

Jordi Adell-ek emandako hitzaldia

Ondoko bideoetan ikus ditzakezue Jordi Adell-ek emandako hitzaldia Cantabrian. Hitzaldiaren izenburua da "Escuela 0.9 vs Niños 2.0. El desafío educativo de la generación digital". Jordi Adell-en web orriaren helbidea http://nti.uji.es/~jordi/ da.

OSO INTERESGARRIAK

1.ZATIA


2.ZATIA

Comentarios

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Jordiren hitzaldia ikusi ondoren, apur bat kezkaturik geratu naiz. “Más de lo mismo” aurrean gaude ala ez?. Uste dut ezetz.

    Gogoratzen dut orain dela 20 urte , konpetentziak, gaitasunak eta trebetasunei buruz hitz egiten hasi ginenean, MIT-etik etorritako irakasle bat Seymour Papert, agertu zen bere Dortokaren Unibertsoarekin eta denok liluraturik geratu ginen. Gogoratzen al duzue?.

    Badakit hau guztiz desberdina dela, Web 2.0 –ak gizartean txertaturik dagoen tresneria delako, baina nahiz eta gauzak horrela izan, komentario gutxi eta laburrak egitea gustatuko litzaidake.

    Zergaitik horrelako gaiei buruz hitz egiten gaituztenean beti guay (moderno) , sowman moduan hitz egiten gaituzte?.

    Jordik autore batzuk erakusten dizkigu eta beste batzuk aldez uzten ditu, “Unos señores que escriben libros muy gordos” direla esanez. Ba ez Jordi laguna, autore horiek, nahiz eta teknologia hauen bultzatzaileak izan , beraien “lado oscuro”-a ere aztertzen dute.

    Zergatik gure ikasleak eta guk ere, gero eta konektatuagoak egonez, gero eta bakartiago sentitzen gara?.

    Gure ikasleak unibertso teknologiko honetan jaioak, paraleloki pentsatzeko era dute eta ez linealki, gu bezalakoa. Paraleloa ez sekuentziala. Banandurik ez zentralizaturik.

    Gure seme-alabak bat baino gauza gehiago aldi berean egiteko gai dira, nahiz eta ez hain ondo(sic). Orduan, non geratzen da kalitatea?. Gizarte honetan balore hain preziatua. Banandurik ez zentralizaturik. Dispertsuagoa ere bai?.

    Gaitasuna honetan “ el lado oscuro” azkenengo atalean aipatzen da, “Legal, salud y etica “ atalean. Hori bai, atal honetan azkena izateaz gain , ideologiarekin topatuko gara, Jordi laguna.

    Bukatzeko, debate honetan, institutu eta eskoletan ematen ari diren beste batzuetan gertatzen den bezala, sikologia-pedagogia gutxiago eta filosofia-soziologia-antropologia gehiago edo nahi baduzue, pedagogo-sikologo gutxiago eta filosofo-soziologo-antropologo gehiago beharrezkoak direla uste dut.

    Nik “El lado ocuro”-a aipatu dut, beste batek bestea trata dezan, izan, izan duelako.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Google Waves

Google-k posta elektronikoa iraultzatuko duen beste zerbitzu berri bat martxan ipiniko du urte honen amaieran : Google Waves . Berria atera zenean , honen inguruko artikulu batzuk irakurtzeari ekin nion arren , ez zitzaidan oso argi geratzen zer izan zitekeen Google-aren iraulpen berri hau. Baina , oraingoan oso era didaktiko eta argian azaltzen duen beste artikulu bat topatu dut , Consumer Eroski aldizkarian hain zuzen. Uzten dizkizuet horren zatitxo bat eta osorik irakurtzeko lotura : ... Google Wave quiere avanzar respecto al correo web. Su equipo de creadores, el mismo que ideó Google Maps, se preguntó: ¿Cómo sería el correo electrónico si se inventase hoy? La respuesta consiste en que si Pedro le enviase un mensaje a Rosa (un "wave", que en castellano significa onda) con copia a otros amigos, la contestación de ella no constituiría un nuevo mensaje, sino una modificación sobre el primer mensaje, que sería el único que existiría a lo largo de toda la conversación que

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho