Ir al contenido principal

Pi eguna lehiaketa 2010/2011



http://www.flickr.com/photos/cassidy/371673846
Aurten atzeratu gara pixka bat baina hemen dago ikasturte honetako Pi Eguna lehiaketa.
Honetan maila guztietako ikasleek parte hartu ahal dute hiru kategoriatan. Hona hemen arautegi osoa :


Sarreren arautegia:
  • Institutoko ikaslea izatea, zure sarreran izen-abizena eta taldea agertu behar da.
  • Ikasle bakoitzak nahi dituen beste sarrera.
  • Hizkuntza: euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.
  • Originalak izan behar dira eta kopiatutako elementu batzuk erabiltzen badira (artikuluen zatiak , argazkiak , etab) iturria aipatu behar da.  Aurkezten den materialaren jabetasuna Arrigorriaga Institutuak izango du.
  • Kategoriak:
    • Pi zenbakiari buruzko artikulua.
    • Multimedia (marrazkia, argazkia, audioa, bideoa,..).
    • Asmatutako testua  (ipuina,  bertsoa, txistea, …).
Lehiaketa:
  • Aurkezteko epea martxoaren7an arratsaldeko 8retan bukatuko da.
  • Hiru sari 3 egongo dira, bat kategoria bakoitzeko
  • Sari bakoitzean teknologia denda ezagun batean erosteko 50 euroko txartel bat emango da.
  • Irabazleak martxoaren (3. hilea) 14an (eguna) arratsaldeko 16 ordutan = 3.1416 ezagutzera emango dira blog honetan.
  • Sarien banaketa martxoaren 17an, osteguna, atsedenaldian (11:15-11:45) bilera gelan banatuko dira.



Parte hartzeko:

Edizioan sartzeko datuak zure irakasleari eskatu .
Datuak eskuratuta , zoaz lotura honetara :


EDITOREA :


Aldi berean , hau guztiaren berri eta orokorrean Matematika Departamentutik sortzen diren informazioen berri emateko Twitter kanalean kontsulta daiteke : 





Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha