Ir al contenido principal

Diigo taldeak

  

Duela egun batzuk guztiok beldurtu gintuen berri bat argitaratu zuten: Markadoreak gordetzeko zerbitzua den delicious   itxiko zutela. Sare sozialetan jendea soluzioak bilatzen hasi zen berehala. Bazegoen oso era errez bat pasatzeko delicious-en geneuzkan markadore guztiak antzekoa zen beste zerbitzu batera : diigo . Prozedura ondokoa da :

    1. Delicious-en sartu
    2. Settings atalera jo
    3. Export / Backup Bookmarks azpiatalera joan
    4. Markatuta utzi "Include my tags" eta "Include my notes"
    5. "Export" botoia klikatu. HTML artxibo bat gordetzen da gure ordenagailuan.
    6. Diigo web-era joan eta harpidetza egin.
    7. Tools atalera joan
    8. Import bookmarks loturan klikatu
    9. Delicious ikonoa klikatu
    10. Seleccionar archivo -->  sortutako HTML artxiboa aurkeratu eta "aceptar"
Inportazioa egiteko denboratxo bat eman ondoren, gure markadore guztiak, etiketak barne, diigo zerbitzu berrian izango ditugu.


Gainera Diigo era erraz batean Delicious-ekin konektatu daiteke. Honekin, lehenengoan gordetzen dugun markadorea bigarrenean ere gordeta geratuko da bere etiketekin eta guzti. Modu honekin, delicious itxi arte behintzat, gure markadoreen bi kopia izango ditugu bi web hauetan. Prozedura honakoa da:




Diigo --> Tools --> Save to Delicious --> Sartu Delicious-en gure kontuko datuak


Zerbitzu berri honetan trasteatzen , taldeak egin daitezkeela ikusten dugu. Talde hauetan beste erabiltzaile batzuek parte hartu ahal dute gai zehatz bati buruzko markadoreak sartzeko. Modu honetan bilduma on bat egin daiteke askoren artean.

Nik holako talde bat sortu dut : "Recursos para la PDI (Pizarra Digital Interactiva)" . Erabat zabaldua da, hau da publikoa da eta edonork harpidetu ahal du. Nahi baduzu sartu taldean eta arbel digital interaktiborako ona izan daitekeen baliabide bat ezagutzen baduzu  gehitu.


Gomendatzen ditudan beste talde bi dira : 



Recursos matemáticos  (Antonio Omatos)











Comentarios

Entradas populares de este blog

Google Waves

Google-k posta elektronikoa iraultzatuko duen beste zerbitzu berri bat martxan ipiniko du urte honen amaieran : Google Waves . Berria atera zenean , honen inguruko artikulu batzuk irakurtzeari ekin nion arren , ez zitzaidan oso argi geratzen zer izan zitekeen Google-aren iraulpen berri hau. Baina , oraingoan oso era didaktiko eta argian azaltzen duen beste artikulu bat topatu dut , Consumer Eroski aldizkarian hain zuzen. Uzten dizkizuet horren zatitxo bat eta osorik irakurtzeko lotura : ... Google Wave quiere avanzar respecto al correo web. Su equipo de creadores, el mismo que ideó Google Maps, se preguntó: ¿Cómo sería el correo electrónico si se inventase hoy? La respuesta consiste en que si Pedro le enviase un mensaje a Rosa (un "wave", que en castellano significa onda) con copia a otros amigos, la contestación de ella no constituiría un nuevo mensaje, sino una modificación sobre el primer mensaje, que sería el único que existiría a lo largo de toda la conversación que

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho