Ir al contenido principal

Outing 2.0 : Bego Ruano ezagutzen...

Sarrera honekin sortu, argitaratu, konpartitu eta gogo handiz IKTak beraien irakasgaietan aplikatuz hezkuntza-prozesuak hobetzen saiatzen diren irakasleak "armairutik ateratzeko" asmoz sortuko dudan  bilduma hasten dut, beraien lana baloratu eta  ezagutzera emateko.

Honetan, nire lankidea eta gure institutuko Hizkuntza eta Literaturako irakaslea den Bego Ruano-ri buruz  hitz egingo dut.

Bego inoiz ez da konformatzen  frogatu eta, ahal den neurrian, menperatzen dituen tresnekin, aplikazio berriak erabiltzen hasteko beti dago prest bere ikasleak motibatuago, konprometituago eta berarekin ikasteko  prest egoteko bide metodologiko berriak ere zabaltzeko asmoz. Batzuetan , ikasleek ez dira gauza bere erritmoari jarraitzeko ;)

Bere ikasleekin aritu eta bere sormenak biltzeko hiru blog administratu eta elikatzen ditu:




Beste alde batetik, bere Slideshare-ko espazio pertsonalean argitaratu eta konpartizen dituen slidecast batzuk sortu ditu. Gainera espazio hau ikasleen lanak argitaratzeko ere erabiltzen du, modu honetan ikasleen sormenak ikusgai eginez (funtzezkoa motibazioa areagotzeko). Besteak beste, "El Cantar del Mio Cid", "La prosa medieval" edota "La lírica renacentista" topa daitezke. Eredutzat aurkezpen hauetariko bat erakusten dizuet  hemen baina gomendatzen dut bere espazioa bisitatzea:


View more webinars from Begoruano.

Argazkien "slide"-ak ere sortzen ditu, horietako bat ikus daiteke bere blogean idatzitako gure institutuko Agenda 21 proiektuari buruzko azken sarreran :  “¿…Y SI LO INTENTAMOS?” ; Audacity aplikazio erabiliz podcast-ak ere egiten ditu, bideoak, webquest-ak (Las aventuras del tataranieto, sobre "El lazarillo de Tormes"),...

Pasa den ikasturtean Wallwisher izeneko elkarlaneko idazketarako "horma birtuala" erabili zuen gure lankidea den  Paco Arenas-i omenaldi bat egiteko jubilatu zenean; eta ikasturteko azken jarduera bezala, bere ikasleei proposatu zien beste elkarlaneko horma birtual bat egitea, Cajón de Sastre izenekoa, gustokoa zuten guztia konpartitzeko.

Glog-ekin (poster birtualak) eta informazio asko, loturak eta jarduera interaktiboak dituzten Smart Arbel Digitaleko Notebook softwarerako unitate didaktikoen sormenarekin ere ausartu da : El sustantivo, Lírica Renacentista, ... (ikustekoak dira!)

Azken boladan,  ikasleekin komikiak landu beharra ikusi duenez, "hodeian" dagoen Pixton aplikazioa erabiltzen hasi da. Bere lehen urratsak arrakasta handiz eman ditu dagoeneko  : BURLA, BURLANDO…..




Zer gehiago eskatu daiteke? Ah bai, gauza bat baino ez: sare sozialetan sartzen hastea ;).

Zorionak Bego! Sekulakoa zure lana.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho...

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard...

Matematikako apunte eta ariketak

Ejercicios de Matemáticas DBHko ikasleei zuzendutako oso web ona da . Era guztietako azalpenak ezezik ariketa interaktiboak , jokuak , apunteak eta azterketak ere topa daitezke. Gainera nork bere materialak igo ahal ditu . Horretarako harpidetza egin behar da.