Ir al contenido principal

Jardunaldi Digitalak Leioako Berritzegunean : Eskola 2.0

Gaur Leoiako Berritzeguneko Jardunaldi Digitaletan egon gara , zehazki Eskola 2.0 programaren aurkezpenean. Bertan , IKT programaren arduraduna den Victor Bermejok proiektu honen zehaztasunak eman ditu. Eta web 2.0-ri begi-keinua eginez , berak eskainitako aurkezpena google docs-eko artxibo publiko batean eskegi du :



Gauza interesgarriak esan dira . Besteak beste aterako dela orden bat zeinetan ematen den diru-dotazio bat materialak egiteko (suposatzen dut hizkuntz guztietan eginda) , Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako curriculum osoa betetzeko. Hau berri pozgarria da benetan. Orain ,itxaron behar da ikusi arte zernolako materialak sortzen dituzten.
Aipatutako aurkezpenean ikus daiteke zein gaiez egin duen berba Victorrek.

Hemendik dagokionari ikastetxeetako konektibitatea hobetzeari lehentasun osoa ematea eskatzen diogu. Hau ez bada lortzen Hezkuntza 2.0rako bidea erabat oztopatuta geratuko da , ezinezkoa baita Web 2.0 filosofia edota jarrera aurrera eramatea konexioek huts egiten dutenean behin eta berriro.

Hitzaldia tuiteatu dugu , eta tuitak ikus daitezke helbide honetan edota behean txertatutako gadget-ean.







Comentarios

  1. Kaixo Juan Carlos. Jardunaldietan ikusi zintudan eta ez nuen zu agurtzeko aukerarik. Benetan zure lana blog honetan eskergarria da, euskeraz dagoen gutxietariko bat delako eta gai interesgarriak dituztelako. Mila esker aipamenagatik.

    ResponderEliminar
  2. Nik ere ikusi zintudan baina ,normala denez , oso lanpetuta. Eskerrik asko iruzkinagatik. Eskertzekoa da noizean behin ikustea norbaitek irakurtzen duela ;).
    Agur bat.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha