Ir al contenido principal

Google eta euskara bat eginda

Antza denez , Google-eko zerbitzu asko euskaraz izango ditugu hemendik gutxira . Besteak beste : Gmail , maps , youtube , etab.) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak , Googlek eta Experssive SL euskal enpresak sinatutako hitzarmenari esker.

Ondoan EITBn argitaratutako albistea duzue :

Euskarazko bilaketak, edukiak eta zerbitzuak sarean bultzatzeko akordioa sinatu dute EITBk, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Googlek eta Expressive SL euskal enpresak.

charla google

Googleko arduradunen hitzaldia, EITBren Bilboko egoitzan. Argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, EITB Taldeak, Google Interneteko Multinazionalak eta Expressive SL euskal enpresak Googlen eta euskararen inguruko akordioa adostu dute. Aurrerantzean euskarazko dokumentuen, bideoen eta soinu artxiboen kalitatezko bilaketak egin ahal izango dira. Gainera, multinazionalak eskaintzen dituen hainbat zerbitzuk, tartean gmail, euskarazko bertsioa izango dute. Geroago etorriko dira egutegia, argazkiak eta aplikazio ofimatikoak.

Datozen bi urteetan, besteak beste, gmail posta elektronikoko tresna euskaratuko dute, eta GSA (Google Search Appliance) tresna erabiliz informazioa indexatzeko proiektua jarriko dute abian. Halaber, Google Apps zerbitzuak enpresen eskura jartzen dituen beste baliabide batzuk ere euskararen esparrura gerturatuko dira.

Internet euskaraz darabilten erabiltzaileak izango dira hitzarmen honen onuradun nagusiak. Hemendik aurrera, euskarazko edukiak topatzeko kalitate handiko bilaketak ahalbidetuko ditu Googlek. Gainera, posta elektronikoa eta bulegotika aplikazioak ere euskaraz erabiliko dituzte enpresek.

Sarean gehien erabiltzen diren hizkuntzen artean euskara kokatzea da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren helburu nagusia. Bestalde euskarazko informazioa Interneten zabaltzea eta hedatzea ahalbidetuko du akordio honek.

EITB, euskarazko eduki multimedien lehen ekoizlea den heinean, zerbitzu hauek bereganatzeko ahalegin aitzindariari batuko zaio. Edukien produkzio propioari esker, komunikazio euskarri berrietan euskarazko edukiak eta zerbitzuak sustatu eta indartuko ditu. Halaber, euskarazko edukiak zein zerbitzuak multinazional amerikarraren zenbait produktutan (Youtube, Books, Maps, Earth edo Blogger) ezartzearen alde egingo du lan.

Googlen ekarpena, berriz, euskarazko 585.000 gmail kontu izango da. Horrekin batera, Google Search Appliance teknologia erabiliz Euskarazko Bilatzaile Orokorra garatuko du. Bost milioi dokumentu indexatzeko ahalmena izango du tresna horrek, eta behar beste handitu daiteke. Bilatzaile honi esker internautek euskarazko edukiak modu bizkor eta eraginkorrean topatuko dituzte.

Googlen euskarazko tresna eta zerbitzu berriak gehitzeko plangintzan, Expressive SL euskal enpresak, multinazional amerikarrarekin batera, ezartze eta aholkularitza lanak egingo ditu.

Apirilaren 3an, goizeko 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan akordioaren aurkezpen ekitaldia egin dute. Ekitaldiko parte-hartzaileak Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Juan Diego EITBko Estrategia eta Interneteko zuzendaria eta Carlos Gracia Google Enterprise Iberiako zuzendari nagusia eta Miguel de Reina Expressiveko zuzendari komertziala eta Googleko zuzendari komertzial ohia izango dira.

Hitzarmen-sinatzearen harira Carlos Graciak Googlen teknologiari eta Cloud Computing teknologian duten nagusitasunari buruz berba egingo du eta Miguel de Reinak, aldiz, akordioak erabiltzaileen artean sortuko dituen aukera berriei buruz jardungo du.

Larry Pagek eta Sergey Brinek sortu zuten Google 1998an. Kaliforniako Stanfordeko Unibertsitako Komunikazio Zientzietako doktoregai haiek helburu argia zuten: munduko informazioa antolatu eta era erabilgarrian eta errazean aurkeztea. Bilatzailea da gailentzen den produktua, eta Europan egiten diren bilaketen %80 Googlen bidez egiten dira. Google enpresak etengabe gaineratzen ditu zerbitzu berriak sarean. Horren adibidea argia da ostiralean Bilboko egoitzan egin den aurkezpena.

Carlos Gracia Armendarizen hitzetan, “Googlen oso pozik gaude proiektu hau Eusko Jaurlaritzarekin eta EITBrekin partekatzeagatik. Sektore publikoak biztanleei eskaintzen dizkien zerbitzuetan aurrera egiten duela erakutsi dute. Hau bezalako proiektu berritzaileen bitartez beste hizkuntzen eta kulturen garrantziaz jabetzen da Google, eta aberasten laguntzen .

Comentarios

  1. Hau bada berri on bat, ea jarraitzen duten ildo honetan eta alboratzen dute Microsoftekin duten "maridaje" arraro hori

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha