Ir al contenido principal

Informatikari Euskaldunen Bilkura 2009: parte hartzeko deialdia

Informatikari Euskaldunen VII. Bilkura ospatuko dugu 2009an. 14 urte beraz Informatikaren ingurukoak aitzaki hartuta, elkarrekin lanean ari garela eta elkarrekin egoteko tartetxoa hartzen dugula. Animatu zaitez zure esperientzia edo software berria aurkezten!

Badator, badator berriro ere!

Biurteko izaera duen informatikarien bilkura antolatzen hasi gara, eta 2009an ospatuko dugun bilkura berriaren gai nagusia Internet izango da.

Ohi bezala, gaiari lotutako hitzaldiak eta mahai ingurua izango dituguIEB09:Teknologia berriak, gaur eta bihar lelopean antolatu dugun honetan.

Ez gelditu begira, zure ekarpena bidali

Bestalde, Internet ezin da, gaur egun, elkarlana eta kooperazioa bezalako ideietatik aparte ikusi. Hori dela eta, gaiaren inguruan izandako esperientziak bilkurako partaideekin eta etorkizunean filosofia horren parte izan nahi dutenekin konpartitzea aberasgarria izango da.

Eta aurreko ekitaldietan bezala, euskaraz garatutako edozein klasekosoftware-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke.

Esperientzia edo software produktu bakoitza azaltzeko hamabost minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Animatu zaitez eta bidali egiguzu zure proposamena!

Deialdi honen inguruko informazio gehiago jasotzeko UEUko jardunaldiaren orrian KLIK egin: IEB'09

(laster BLOGA ere martxan jarriko dugu... ADI!!)


iturria : Sustatu.com

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke.


Modu batzuk dauzkagu hau egiteko :


1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.
PDFCreator 1.2.3
Cute PDF
2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke.


3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Archivo menuan dago aukera)


4.  Interneten hainbat gune daude PDF-ra online bi…