Ir al contenido principal

Ikasi.eu : Ikasleen blogen lehiaketa


Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Alianzok sortutako blog lehiaketa da Ikasi.eu. Bere helburua, gazteen artean teknologia berrien erabilera euskaraz sustatzea da.
Babesleen ustetan, gero eta garrantzitsuagoa da tekonologiak eta informazioaren gizarteak gure esku jartzen dituen tresna berrien erabilera menperatzea. Baina ezin dugu alde batera utzi gure hizkuntzak denbora berri hauekin aurrera egin behar duela. Euskarak mundu horretan merezi eta behar du lekua ere.
Bide horretan jaiotzen da lehiaketa hau. Euskal gazteek 2.0 web berrien erabilerara ohitu daitezen bere hizkuntzan.
Kreatiboak izan beharko dira gazteak blogak edukiekin betetzeko. Langileak blogak eguneratuak izateko. Hizkuntz baliabideak landu beharko dituzte. Baita gaitasun teknologikoak erakutsi ere.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke.


Modu batzuk dauzkagu hau egiteko :


1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.
PDFCreator 1.2.3
Cute PDF
2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke.


3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Archivo menuan dago aukera)


4.  Interneten hainbat gune daude PDF-ra online bi…