Ir al contenido principal

Klik eta Klik


KLIK ETA KLIK, Digital Vasca enpresak sortua eta garatua, guraso eta hezitzaileen esku ipini den tresna pedagogikoa da, eta era berean ikasleentzako erronka bikaina.
KLIK ETA KLIKek, gainera, lan talde dinamiketako erakusleihoa izan nahi du eta parte hartzen duten gaztetxoei zenbait giza balio eta ezagutza transmititu nahi dizkie, euskara eta internet erabiliaz horretarako. Urteroko deialdi bihurtzeko asmoz jaio da, ikastetxe eta instituzioen beharrezko bultzadarekin:
Laugarren edizio honetan, KLIK ETA KLIK-ek Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, Bizkaiko Foru Aldundien laguntza izan du eta ondorengo Euskadiko herrietako ikastetxeak izango dira parte hartzen: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Ordizia, Oñati, Tolosa, Urnieta, Zumaia, Balmaseda, Basauri, Bermeo, Bilbao, Gernika, Getxo eta Zornotza. Udaletxe ezberdinen hezkuntza sailetako zinegotzi eta arduradunak eta ikastetxeetako zuzendari eta irakasleak dira, bere etorkizun-sena eta partaidetzarekin, ekimen berritzaile honen sustatzaile nagusiak.


http://www.kliketaklik.com/

Comentarios

Entradas populares de este blog

Hautaproba ebatziak

Educared-en web gunean Hautaprobetarako atal berezi bat dugu. Bertan ehunaka hautaproba ebatzi topa daitezke . Ariketak sailkatuta daude , lehengoz irakasgaietan eta gero gaietan . Ebazpenak flash formatoan aurkitu ahal ditugu . Oso baliabide ona irakasle zein ikasleentzat.


Fisika eta Kimika-ko ariketak

IkticBengoetxe (ikticbengoetxe.blogspot.com) blogetik hartzen dugu artikulu hau . Eskerrik asko Angel.
Zaragozako Unibertsitateko Zientzia esperimentaleko Departamentuaren eskutik proiektu berri bat dugu sarean: zientzietako jarduerak. Era honetan 23 fisiko kimikako jarduera landuta eta sailkatuta daude, maila (DBH eta Batxilergoa) eta tipologiaren arabera (esperimentalak, eztabaidak, ikerketak, digitalak). Hara joateko sakatu irudien gainean.

Garatu ikastaroak 2011/2012

Garatu ikastaroen lehenengo deialdia dagoeneko atera da. Bigarren deialdia irailean zabalduko da.  Eskaera online egin daiteke Iraskaslegune-tik sartuta. Prozedura hauxe da :


Garatu Online 11/12
View more presentations from Juan Carlos Guerra

DBH eta Batxilergorako IKTen inguruko eskainitako ikastaroak hauexek dira:


106Herramientas Web2.0 y su utilización didáctica en las aulas de Lenguas De PrimariaFitxa ikusi | Ver Ficha107Blog EducativoFitxa ikusi | Ver Ficha
167Seguridad en InternetFitxa ikusi | Ver Ficha