Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como matematika

Imaginary: begirada matematiko bat

Modelo matematikoz eta tresna teknologikoei esker (software eta hardware)  sortutako forma eta gainazalen inguruko bisita eskaintzen duen Imaginary erakusketara joan gara gure DBHko 4.mailako ikasleekin. Argitaratutako gida didaktiko aren hitzetan : "Real Sociedad Matemática Española (RSME) delakoak mendeurrena ospatzen du 2011 urtean.  Ospakizun horren helburuen artean matematikaren dibulgazioa dago, bai ikasleen artean bai publiko osorako ere. RSME-IMAGINARY erakusketak,  informazio eta komunikazio teknologiez baliatuz,  Matematika eta Artearen arteko lotura estua azpimarratu nahi du. Bisitaldian forma eta gainazalen arteko ibilaldi birtual eta interaktibo bat egin  daiteke matematikak artearekin, diseinuarekin eta  eguneroko tresnekin duen erlazio azpimarratuz. Erakusketa Alemaniako “Mathematisches Forschungsinstitut Oberwolfach” -ek garatutako,  IMAGINARY, izen berekoaren moldaketa da eta  nazioarteko matematikari eta artezaleen arteko...

Diigo taldeak

   Duela egun batzuk guztiok beldurtu gintuen berri bat argitaratu zuten: Markadoreak gordetzeko zerbitzua den delicious    itxiko zutela. Sare sozialetan jendea soluzioak bilatzen hasi zen berehala. Bazegoen oso era errez bat pasatzeko delicious-en geneuzkan markadore guztiak antzekoa zen beste zerbitzu batera : diigo . Prozedura ondokoa da : Delicious- en sartu Settings atalera jo Export / Backup Bookmarks   azpiatalera joan Markatuta utzi "Include my tags" eta "Include my notes" "Export" botoia klikatu. HTML artxibo bat gordetzen da gure ordenagailuan. Diigo web-era joan eta harpidetza egin. Tools  atalera joan Import bookmarks loturan klikatu Delicious ikonoa klikatu Seleccionar archivo -->  sortutako HTML artxiboa aurkeratu eta "aceptar" Inportazioa egiteko denboratxo bat eman ondoren, gure markadore guztiak, etiketak barne , diigo zerbitzu berrian izango ditugu. Gainera Diigo era erraz batean Delicious-ekin konektatu ...

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

JEDI III : Hezkuntza Digitalaren Jardunaldiak

Magisteritzako ikasleak -   Foto de Josu Garro Pasa den ostegun eta ostiraleko arratsaldetan (bazen garaia inori bururatzea programatzea irakasleentzako jardunaldi batzuk ordutegi lektibotik kanpo, eskerrik asko  Pablo ) Hezkuntza Digitalaren hirugarren jardunaldiak burutu ziren.  Cátedra Telefónica en la Universidad de Deusto  ( Pablo Garaizar  ( @txipi )- ren eskutik) eta  Aulablog -ek antolatuak (zorionak antolatzaile guztioi!) Oraingoan, Arbel Digital Interaktiboei buruzko tailer bat ematera eta esperientzien mahai batean parte hartzera gonbidatu gaituzte. Mahai-inguru horretan Matematika Departamentukideak diren   Alazne Zarate (@alaznez)  eta  Manuela Virto (@lavirto) -rekin batera, "Matematicas en red" izeneko esperientzia aurkeztu dugu. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Alazne eta Manuelari beraien esparru pertsonalei kentzen dizkieten orduak eta orduak, metodologia berriak ikasleekin aplikatzeko ikasitako tresneki...

Ikasblogak 2010

Atzo, Barakaldon, Ikasblogak IV. Jardunaldiak ospatu ziren. Bertan Boris Mir-rek hitzaldi bikaina eskaini zigun. Bizkaiko ikastetxe batzuen irakasleek IKTekin garatu dituzten esperientziak aurkeztu zituzten, besteak beste, gure institutuko Matematika Departamentukoa. Nire blog pertsonalean bi sarrera argitaratu ditut honen inguruan, testu, argazki eta bideoekin : Boris Mir en Ikasblogak 2010 "Matemáticas sin tiza" en Ikasblogak 2010 Ikasblogak2010 View more presentations from Juan Carlos Guerra .

Gure Arbel Digital Interaktiboarekiko esperientzia konpartitzen

Duela aste batzuk,  Evolución Informática  enpresak  Study Plan -arekin batera Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko zituen "II Jornadas Didácticas sobre Nuevas Tecnologías en el aula" izeneko jardunaldiak jakitera eman zigun. Saltzen dituzten produktu teknologikoen aurkezpen komertziala (arbel digitalak, proiektoreak, dokumentuen bisualizatzaileak, etab) egiteaz gain, arbel digital interaktiboekin aritu diren irakasleak bilatzen ari ziren, euren esperientziak, era boluntario eta altruista batean, beste irakasleei kontatzeko. Ez genuen asko pentsatu eta parte hartzea erabaki genuen , Arrigorriaga BHIko Matematika Departamentua bezala, gure kideekin  ikasle eta ADIekin egiten dugun eguneroko lana konpartitzeko. Alazne Zarate eta Manuela Virtok beraien lana aurkeztu zuten, arrakasta osoz. Bukatzean asko izan  ziren egiten ari diren ekintza guztiez interesa handia erakutsi zutenak. Kronika osoa irakur daiteke lotura honetan : Compartiendo n...

Pi Eguna Lehiaketako sarien banaketa

Gaur, Arrigorriaga Institutuan, Pi Eguna Lehiaketa ko sarien banaketa ospatu da. Hauek izan dira irabazleak eta beraien lanak : DBHko 3. eta 4. mailak IRABAZLEAK (exequo) : MAITE GUTIÉRREZ (4.A) eta IMANOL GONZÁLEZ (3.D)   (diploma eta MP4a) Aipamen bereziak : Cristina Gutiérrez (4.B) eta Ane Pérez (3.E) (diploma) Batxilergoa IRABAZLEA : JOSEBA ALONSO (Batx 1.A)   (diploma eta MP4a) Aipamen bereziak : Xabier Ruiz de la Illa eta Mikel Cue, Batx 2. maila (diploma)  

Educaplus

Blog honetako beste post batean Educaplus web guneari buruz idatzi nuen. Berriro ere gogorarazten dizuet sekulako animazioak daude web honetan ,eta irakasgai zientifiko guztietakoak : Matematika , Fisika , Kimika , Plastika , Biologia , Lur Zientziak eta Teknologia. Educaplus , egilearen hitzetan hauxe da : Educaplus.org es el sitio personal de Jesús Peñas Cano, profesor de Física y Química. El proyecto Educaplus.org se encuentra en línea desde 1998 y su objetivo fundamental es compartir con todos, pero fundamentalmente con la comunidad educativa hispanohablante, los trabajos que vengo realizando para mejorar mi propia práctica profesional como docente.

Ekuazioak ere Google Docs-en

Berri ona dugu batez ere irakasgai zientifikoen irakasleentzat . Orain Google Docs-en Latex (ekuazioen editore online) integratuta dago. Honekin , era errezean , gure dokumentuetan ekuazioak idatzi ditzakegu. Horretarako INSERTAR --> ECUACIÓN besterik ez da egin behar.

Matematika 2.0

Guztiok dakigun bezala , betiko irakaskuntza baina beste metodo pedagogiko batzuk daude berriztatzen irakasteko . Gure institutuan adibide asko dauzkagu : irakasle askok dagoeneko teknologia berriak erabiltzen dituzte : interneteko bilaketak , webquestak , blogak eta beste baliabide batzuk. Matematika Departamentuko irakasle batzuk urrunago joan dira eta teleformakuntzan (moodle plataformaren bidez) murgildu dira aurten 3. DBHrako Geometriari buruzko ikastaro online bat sortuz. Emaitzak oso onak izaten ari dira eta ikasleak motibatuago sumatu dira ikasteko modu berri honen aurrean. Beste modu batzuk ere badaude . Hemen duzue IES Valsequillo ( Gran Canaria) institutuan egin duten esperientzia erakusten duen bideo bat :

Smartekinikasi atariaren lehiaketa irabazi dugu

Smartekinikasi atariak konbokatu zuen Notebook programaren bidez sortutako hezkuntza-baliabide digitalen 1.lehiaketa , DBH eta Batxilergoko mailetan , Arrigorriaga Institutuko Matematika Departamentuak aurkeztutako lanek 1. eta 3. sariak lortu dituzte. Lan hauek guztion eskura ipiniko dira laister atarian bertan.

Sistema diedrikoa ikasteko laborategi birtuala

Saritua izan den José Antonio Cuadradok egindako animazioa , sistema diedrikoa hobeto ulertzeko. Merezi du begiradatxo bat emateak. SARTU LABORATEGI BIRTUALEAN TecnoTic blogaren hitzetan : "Esta aplicación pretende acercar al alumnado de ESO y Bachillerato los sistemas de representación más utilizados: Sistema Diédrico e Isométrica (utilizado en este caso para facilitar la comprensión del SD), de forma interactiva y experimental , a modo de laboratorio virtual, en la que el alumno podrá adquirir conocimientos y familiarizarse con herramientas que usará en su vida laboral. Es una aplicación multimedia e interactiva para Dibujo Técnico, Educación Plástica y Visual y Tecnología, que permite al usuario experimentar con todos los elementos que intervienen en la representación."

Matematikako apunte eta ariketak

Ejercicios de Matemáticas DBHko ikasleei zuzendutako oso web ona da . Era guztietako azalpenak ezezik ariketa interaktiboak , jokuak , apunteak eta azterketak ere topa daitezke. Gainera nork bere materialak igo ahal ditu . Horretarako harpidetza egin behar da.

phET simulazioak

PhET (Physics Education Technology) (Coloradoko Unibertsitatea) proiektu barruan hainbat simulazio dauzkagu dohain ADIrekin erabilitzeko. Fisika , Kimika , Matematika eta Teknologia jakintzagaietarako dira. On line egiteaz gain , pakete bat deskargatu daiteke animazio guztiak ordenagailuak edukitzeko eta modu honetan interneteko konexioaren menpe ez egoteko (!!!). Gainera , simulazio batzuk itzulita daude ( http://phet.colorado.edu/simulations/translations.php )

Yenka : Arbel Digital Interaktiborako grafiko eta animazioak

OSO ONA ! Yenka -k 1200 baino doako baliabide gehiago eskaintzen ditu (animazio eta grafikoak) , oso egokiak ADI-n aritzeko . Aurkitu ahal ditugu Teknologia , Fisika , Kimika eta Matematikako baliabideak . Topatu daitezke helbide honetan : http://www.yenka.com/freecontent/

Vitutor : Matematikarako gunea

Vitutor matematikako ebatzitako ariketak , apunteak , formulak eta bideoak eskaintzen dituen gune bat da. Besteak beste aurkitu daitezkeen gaiak dira : Aritmetika , Aljebra , Kalkulua , Geometria , Trigonometria , Estatistika eta Probabilitatea, etab . DBH eta Batxilergorako oso gomendagarria.

Matematika esperimentalak

http://www.experiencingmaths.org/ gaztelaniaz , frantsesez , ingelesez eta portugesez egindako atari ikusgarria da. Bertan 200 matematika-egoera desberdin baino gehiago daude ikaslei proposatuz saiakuntzak egin , hipotesiak planteatu , frogatu , balidatu eta propietate matematikoei buruz eztabaidatzea. Irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude batez ere.

Educaplus

Educaplus ( http://www.educaplus.org/ ) arlo desberdinetarako online eta dohaineko baliabideak eskaintzen dituen web gunea da . Arloak dira : Biologia , Lur Zientziak , Fisika , Informatika , Matematika , Kimika eta Teknologia. Bideo hezigarrien bilatzaile bat ere badu.

Matematika interactiva

Aspalditik Eduteka ataria matematika interaktiboari buruzko moduloa garatzen dabil eta, azkenean, bukatutzat eman du. Beraz, orain modulo honen 4 unitate ditugu lan egiteko gehi matematikako terminologiako hiztegia osotzeko. Eskergarria da Edutekaren lana hezkuntz-IKTren zabalpen arloan. Módulo de matemática interactiva (visto en Zientziaberri)

Matematikako Ariketak

Web gune honetan Matematikako ariketa piloa dago , gaika eta mailaka sailkatuta (DBH eta Batxilergoa). Interaktiboak dira. Gainera azterketak eta apunteak ere eskegita ditu. SARTU