Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como word

Dokumentuen orrialde-zenbaketa Word-en

Azken boladan irakasle batzuek Word dokumentu batean zelan zenbatu daitezkeen orrialdeak 4. edo 5. orrialdetik aurrera galdetzen didate. Seguruenik izango da Oposaketarako aurkeztu behar dituzten unitate didaktikoengatik. Demagun dokumentu bat zenbatu nahi dugula 5.orrialdetik aurrera, ,baina orri hau zenbatu behar dugu 1.orria bezala, eta hortik aurrera hurrengoak: 2. , 3. ,..... , eta aurreko 4 orrialdeak zenbatu gabe utzi nahi dugula. Prozesua ondorengoa izango litzateke: 1. Kokatzen dugu kurtsorea 4. orrialdean (saguz klikatzen dugu 4.orrialdeko edozein posizioan). Goiko menuetan , "Insertar" --> "Salto" klikatu 2 . Ateratzen den leihoan, "Página siguiente" hautatu eta "Aceptar" klikatu. Honekin 2 sekzio edo atal egiten ditugu dokumentuan. 3. Kurtsorea 5. orrialdean egonda. Goiko menuetan , "Ver" --> "Encabezado y pie de página" aukeratzen dugu. 4. Ateratzen den leihoan gauza batzuk egin behar ditugu : ...

PDF-tik Word-era

PDF fitxeroak Word formato bihurtzeko dohako eta/edo onlineko aplikazio batzuk daude. Are gehiago, orain Google Docs-era PDF bat igo ahal dugu eta Docs-ek Word formato bihurtzen du automatikoki, hori bai, emaitzak ez dira oso bikainak. Frogatu dudan azkenekoa,  SmartSoft Free PDF to Word Converter , onenetarikoa da. Testu-formatoak, koadroak eta irudiak nahiko ondo kontserbatzen ditu. Hori bai, instalatzekoa da eta  Win2000/XP/2003/Vista/7 sistemetarako eskura dago, ez ordea linux-erako.

PDF Undo Online

PDF Undo Online (Beta) web-ak PDF dokumentuak Word dokumentu bihurtzen ditu dohain eta online . Gainera ez da beharrezkoa harpidetzarik egitea. Hori bai , PDF dokumentua ez da babestuta egon behar pasahitza batez .