Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de junio, 2011

Imaginary: begirada matematiko bat

Modelo matematikoz eta tresna teknologikoei esker (software eta hardware)  sortutako forma eta gainazalen inguruko bisita eskaintzen duen Imaginary erakusketara joan gara gure DBHko 4.mailako ikasleekin. Argitaratutako gida didaktiko aren hitzetan : "Real Sociedad Matemática Española (RSME) delakoak mendeurrena ospatzen du 2011 urtean.  Ospakizun horren helburuen artean matematikaren dibulgazioa dago, bai ikasleen artean bai publiko osorako ere. RSME-IMAGINARY erakusketak,  informazio eta komunikazio teknologiez baliatuz,  Matematika eta Artearen arteko lotura estua azpimarratu nahi du. Bisitaldian forma eta gainazalen arteko ibilaldi birtual eta interaktibo bat egin  daiteke matematikak artearekin, diseinuarekin eta  eguneroko tresnekin duen erlazio azpimarratuz. Erakusketa Alemaniako “Mathematisches Forschungsinstitut Oberwolfach” -ek garatutako,  IMAGINARY, izen berekoaren moldaketa da eta  nazioarteko matematikari eta artezaleen arteko...