Ir al contenido principal

Imaginary: begirada matematiko bat



Modelo matematikoz eta tresna teknologikoei esker (software eta hardware)  sortutako forma eta gainazalen inguruko bisita eskaintzen duen Imaginary erakusketara joan gara gure DBHko 4.mailako ikasleekin.

Argitaratutako gida didaktikoaren hitzetan :

"Real Sociedad Matemática Española (RSME) delakoak mendeurrena ospatzen du 2011 urtean. 
Ospakizun horren helburuen artean matematikaren dibulgazioa dago, bai ikasleen artean bai publiko osorako ere. RSME-IMAGINARY erakusketak, informazio eta komunikazio teknologiez baliatuz, Matematika eta Artearen arteko lotura estua azpimarratu nahi du. Bisitaldian forma eta gainazalen arteko ibilaldi birtual eta interaktibo bat egin daiteke matematikak artearekin, diseinuarekin eta eguneroko tresnekin duen erlazio azpimarratuz.
Erakusketa Alemaniako “Mathematisches Forschungsinstitut Oberwolfach” -ek garatutako, IMAGINARY, izen berekoaren moldaketa da eta nazioarteko matematikari eta artezaleen arteko lankidetzaren ondorioa da. Helburu nagusia irudikatutako errealitatea eta matematikako objektu abstraktuen bistaratze zehatzaren arteko topagune izatea litzateke. Irudimena kausa, matematika errealitatearen modelizazioaren bitartekoa eta arte- eta industria-sormenerako bultzatzaile izango da. Azken finean erakusketaren nahia matematikaren alderdi ikusgarri eta estetikoak aitzakia, berton ezkutatzen den matematika sakonaren azterketarako pizgarria izatea litzateke. Irudikagarria zein irudika ezina norberak sortutako irudiekin irakasten da.

Argazki batzuk uzten dizkizuet (barkatu kalitatea baina argazki-makina ahaztu genuen eta telefono mugikorrez atera behar izan genituen)



Comentarios

Entradas populares de este blog

Euskal aditz laguntzaileak

IKATEROAK ( http://ikteroak.blogsome.com/ ) blogetik post hau hartzen dugu : Euskaljakintza kook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoa ren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat. Ariketak Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz: Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak) Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak). Gune berria Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu. Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu: Taulak: Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan ( indikatiboa , baldintza , ahalera , subjuntiboa eta agintera ) klik eginez, topatuko dituzu. Ho...

Pdf batekin egin nahi zenuen guztia eta ez zenekien zelan ....

Blogoff blogean ( http://www.blogoff.es ) erabat erabilgarria den sarrera bat argitaratu dute pdf dokumentuei buruz . Dena jakin nahi baduzu irakurri. Creative Commons lizentzia baten menpe dagoenez , hona hemen artikulua : Artículo traducido y adaptado de Adobe PDF Guide [Digital Inspiration] 1. ¿Cómo creo documentos PDF en mi ordenador sin necesidad de Adobe Acrobat? Hazte con una copia del programa gratuito DoPDF [ Ver tutorial ] 2. Pero no quiero instalar un programa cuando lo único que voy a convertir son unos pocos documentos. Sube tus documentos a Google Docs a través del explorador y luego expórtalos como PDF. Así de simple 3. Un cliente me ha mandado una presentación PowerPoint por e-mail y aquí no tengo nada para abrirlo ¿qué puedo hacer? Reenvía el correo (con el powerpoint adjunto) a pdf@koolwire.com . Ellos convertirán la presentación a PDF y te la mandarán de vuelta para que la puedas ver en la mayoría de los dispositivos portátiles. 4. ¿Cómo guard...

Matematikako apunte eta ariketak

Ejercicios de Matemáticas DBHko ikasleei zuzendutako oso web ona da . Era guztietako azalpenak ezezik ariketa interaktiboak , jokuak , apunteak eta azterketak ere topa daitezke. Gainera nork bere materialak igo ahal ditu . Horretarako harpidetza egin behar da.