Ir al contenido principal

Euskal aditz laguntzaileak


IKATEROAK (http://ikteroak.blogsome.com/) blogetik post hau hartzen dugu :
Euskaljakintzakook aditza errepasatzeari ekin diogu bigarren ebaluazio honetan. Gauzak horrela, gure Dale konoaren filosofiari jarraiki, errepaso ariketak guk geuk sortu ditugu. Eta geureari jarraituz, sarean jarri ditugu erabili nahi dituen ororentzat.
Ariketak
Ikasleek bikoteka egin dute lan, bikote bakoitzak bi ariketa mota sortuz:
Zehatzak (aditz-mota, aldi eta modu jakin bat lantzeko balio dutenak)
Orokorrak (edozein aditz-mota, aldi, modu, pertsona eta numero lantzeko baliagarriak direnak).
Gune berria
Ariketa horiek guztiak Euskal aditz laguntzailea deritzon gune berri batean kokatu ditugu.

Gune horretan, ariketekin batera, beste baliabide batzuk topatu ahal izango dituzu:
Taulak:
Sor dakizkigukeen zalantzak argitze aldera, aditz-taula guztiak ipini ditugu kontsultagai. Goiko barran, dagokion moduan (indikatiboa, baldintza, ahalera, subjuntiboa eta agintera) klik eginez, topatuko dituzu.
Horietaz gain ondorengo taulak ere aurki ditzakezu:
Aditz laguntzailea eskematikoki (pdf)
Aditz guztiak (trinkoak eta perifrastikoak)
Teoria:
Aditzari buruzko oinarrizko informazioa ipini dugu aurreko guztiari laguntzeko.
Gaurtik aurrera, gune berria osorik euskaljakintzako kontsultategian izango duzu eskura eta ariketen orria, berriz, euskaljakintzako ariketen atalean (biak eskuineko zutabean). Lagungarri gertatuko zaizuelakoan…

Comentarios

Entradas populares de este blog

Web 2.0 Tresnen multzo izugarria

Hammar-i eskutik hona hemen egundoko web 2.0 tresnen multzoa : Crear, editar y compartir Documentos Zoho Google Docs Scribd Open Office AbiWord NeoOffice IBM Lotus Symphony Scribus Diagramas y diseño Gliffy Bubbl.us Freemind Project Draw Mindmeister Imagination Cubed Cmap Flowchart.com Mind-mapping.org Mapul Sketchcast Mindomo Google Sketchup Imágenes Edición o creación Getpaint GIMP Picnik Inkscape Photoshop Express Aviary Flaunter Irfanview pikfix.com rsizr.com Splashup Compartir Flickr Picasa Windows Live Photo Gallery Presentaciones Creaación y edición Zoho Google Docs SPresent Thumbstacks 280slides Animoto Photoshow Empressr Compartir Slideshare Authorstream Zentation Slideboom Páginas Web Crear un sitio web Google Sites Wix Weebly Infogami Popfly Backboard pForm Nvu KompoZer Notepad++ Blogging Blogger Edublogs WordPress WindowsLiveWriter w.bloggar CoComment co.mments DisQus Colaboración pbwiki

Google Waves

Google-k posta elektronikoa iraultzatuko duen beste zerbitzu berri bat martxan ipiniko du urte honen amaieran : Google Waves . Berria atera zenean , honen inguruko artikulu batzuk irakurtzeari ekin nion arren , ez zitzaidan oso argi geratzen zer izan zitekeen Google-aren iraulpen berri hau. Baina , oraingoan oso era didaktiko eta argian azaltzen duen beste artikulu bat topatu dut , Consumer Eroski aldizkarian hain zuzen. Uzten dizkizuet horren zatitxo bat eta osorik irakurtzeko lotura : ... Google Wave quiere avanzar respecto al correo web. Su equipo de creadores, el mismo que ideó Google Maps, se preguntó: ¿Cómo sería el correo electrónico si se inventase hoy? La respuesta consiste en que si Pedro le enviase un mensaje a Rosa (un "wave", que en castellano significa onda) con copia a otros amigos, la contestación de ella no constituiría un nuevo mensaje, sino una modificación sobre el primer mensaje, que sería el único que existiría a lo largo de toda la conversación

Dokumentuak PDF bihurtu

Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1.  Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu.              PDFCreator 1.2.3            Cute PDF 2.  Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3.  Dokumentua "Google Docs" online gunera  igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke "Descargar como" --> PDF (Arch