Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2008

La Cartoteca : Todo un mundo de mapas

Baliabide geografikoak dituen bloga da. : mapak , argazkiak , bitxikeriak , tresna geografikoak.... Hezkuntzarako baliabideen iturri on bat. SARTU , BILATU ETA ERABILI !

Phun : Neurrirako Fisika animazioak

Phun , oso era errezean Fisika animazioak egiten dituen programa bat da. Oso aproposa Arbel Digital Interaktiboarekin aritzeko. Dohaineko deskarga egin daiteke komertziala ez den erabilera baterako baldin bada. DESKARGA Ondoko bideoan ikus daitezke adibide batzuk :

Euskal Liburutegi Digitala

Liburutegi digitalek jauzi handi bat ekarriko dute etorkizunean liburugintzaren munduan. Izan ere, sistema berritzaile honi esker interes soziala duen informazio guztia bildu eta sailkatu ahal izango da, eta edonoren eskura jarri. Dokumentu batzuk hasiera-hasieratik sortuko dira formatu digitalean; beste batzuk, paperezko euskarrian editatutakoak (liburuak, aldizkariak, egunkariak) edo beste batean sortutakoak (soinu-erregistroak, hitzaldiak, irrati-emanaldiak), gerora digitalizatu ahal izango dira. Erabiltzaileak mota askotako informazioa aurkituko du: liburuak, aldizkariak, datu-baseak, museoko lanak, errealitate birtuala, ordenagailu programak… Liburutegi hauek ohikoen biltegien ordez biltegi elektronikoak izango dituzte, eta bertako dokumentuak liburutegian bertan edo etxetik kontsultatu ahal izango dira, betiere Internet edukiz gero. Liburutegiak astiro-astiro ari dira digitalizatzen, lehengo euskarriak formatu berrietara egokitzeko teknikak eta arauak garatzen diren neurrian. Ku

Biblioteca Digital Hispánica

"Biblioteca Digital Hispánica" web gunean irakur dezakegu aukezpen hau : La Biblioteca Digital Hispánica ofrece un acceso libre y gratuito a las principales obras de la Biblioteca Nacional. Un ambicioso proyecto que pone a disposición de todos, un amplio conjunto de obras patrimonio bibliográfico español. La Biblioteca Digital Hispánica proporciona la consulta, lectura y descarga de 10.000 obras entre las que destacan manuscritos, libros impresos del siglo XV al siglo XIX, grabados, dibujos, carteles, fotografías y mapas. Un amplio elenco de documentos, organizados por colecciones y subcolecciones. IKUSI AURKEZPEN-BIDEOA Colecciones Carteles (454) Carteles Guerra Civil Dibujos (1171) Filología (89) Grabados (4963) Iconografía Hispana Grabados Alemanes Hispanoamérica (347) Independencia Americana Historia Historia (349) Mapas (1665) Mapas de España Obras Maestras (200) Arte , Filología , Filosofía

Naturgaia

Zientzaberri -tik berri-mezu hau jasotzen dugu : Naturgaia ingurugiroari buruzko material didaktiko multimedia eta proiektuak garatzen dituen entrepresa da. Blog honetan aipatutako Txoko GPS azkenetariko bat da , baina beste batzuk nahiko ezagunak ditu eta gogoaraztea merezi du: Berde berdea : azken 4 urtetan garatu den eskolarako proiektua, ikasleek parte hartzen dute 5 ataletan,atmosferaren kutsadura, ura, bioaniztasuna, oporraldi ekologikoak eta klima aldaketa. Material asko eta erakargarria du, informazioa,ariketak, bideoak...ikusi behar da. Ikasleen kuadernotxoak deskarga daitezke, adibidez: Klima aldaketa Cambio climático Berde berdea castellano Espezie exotikoak: turistak edo inbaditzaileak? : oso ona den material multimedia. Espezie aloktonoen informazioa, nola heldu direneko historia eta ariketak. Ingurumen arazo berriak : beste ikas unitate elektroniko bat argi eta soinu kutsadurei zuzenduta. Kioto zertarako? : eta hirugarren bat lurraren beroketa eta klima aldaketa lant

Instrumenpoche : Marrazketarako trena birtualak

TecnoTic web gunetik ondoko artikulu hau jasotzen dugu : Instrumenpoche es un programa de simulación gratuito y libre de derechos creado por un grupo de profesores franceses miembros de la asociación Sésamath , este programa simula y pone disposición de los alumnos y de los profesores todas las herramientas de dibujo necesarias para la realización de construcciones geométricas. Instrumenpoche permite igualmente registrar y visualizar y registrar todas las fases de elaboración de una construcción de una figura, guardarla y después visualizarla como una animación. Instrumenpoche se puede utilizar en línea o puedes descargarlo para instalarlo en tu ordenador. En la su página web encontrarás también una gran cantidad de animaciones de construcciones geométricas creadas con el programa para visualizarlas online o descargarlas.

Splashup : online irudi-editorea

Splashup online irudi-editorea da. Online izateak esan nahi du web-ean dagoela eta interneten bidez erabiltzen dela. Bere interfazea Photoshop-ekoa antzekoa da , eta izan daiteke hautabide on bat gure argazkiak eta irudiak editatzeko gure ordenagailuetan ezer instalatu gabe.

Isuu : bihurtu pdf dokumentuak aldizkari birtual

Issuu on-line eta dohaineko zerbitzu bat da . Honen bidez erabiltzaileek pdf dokumentuak aldizkari birtual bihurtu ditzakete eta ondoren tartekatu daiteke web orri edo blog batean. Adibidez :

Musikarako loturak

Eduteka atariak lotura asko eskaintzen ditu Musika eta Musikaren Historiarako Eduteka - Musikarako loturak

Euskalnatura 3.0

Atari honen sortzaileek nik baino hobeto azaltzen dute zer den proiektu hau : Zer da EuskalNatura? EuskalNatura Euskal Herriko natura eta zientziaren informazioa euskaraz biltzen duen webgunea da. Bi arlo hauen euskarazko informazioak interneten duen gabeziari aurre egiteko sortu genuen webgunea 2007. urtearen hasieran. Urte hartako martxoan arazo teknikoak izan genituen eta informazio andana galdu. Hala ere, maiatzean, indarberriturik, diseinu eta eduki berriekin berriz ere ekin genion eta ordudanik etengabe dihardugu informazioa gehitzen.Nork sorturiko proiektua da?EuskalNatura webgunea sortzearen ideia EHUn Biologia ikasketak egiten dihardugun 6 ikaslek izan genuen 2006ko urria aldera. Interneten zientzia eta naturari buruzko informazio gutxi zegoela iruditzen zitzaigun eta zulo hori betetzeko webgune bat egitea otu zitzaigun. Hala, 2007ko urtarrilean eman genuen argitara gure proiektua. SARBIDEA

Ikasi.eu : Ikasleen blogen lehiaketa

Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, Alianzok sortutako blog lehiaketa da Ikasi.eu . Bere helburua, gazteen artean teknologia berrien erabilera euskaraz sustatzea da. Babesleen ustetan, gero eta garrantzitsuagoa da tekonologiak eta informazioaren gizarteak gure esku jartzen dituen tresna berrien erabilera menperatzea. Baina ezin dugu alde batera utzi gure hizkuntzak denbora berri hauekin aurrera egin behar duela. Euskarak mundu horretan merezi eta behar du lekua ere. Bide horretan jaiotzen da lehiaketa hau. Euskal gazteek 2.0 web berrien erabilerara ohitu daitezen bere hizkuntzan. Kreatiboak izan beharko dira gazteak blogak edukiekin betetzeko. Langileak blogak eguneratuak izateko. Hizkuntz baliabideak landu beharko dituzte. Baita gaitasun teknologikoak erakutsi ere.