Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como arbel digital interaktiboa

Google Art Project

Google ez da gelditzen. Oraingoan dagoeneko martxan dagoen proiektu berri bat aurkeztu du : Google Art Project  . Arterako Google Earth-a dela esan liteke. Momentuz munduko 17 museoetako ( The Metropolitan Museum of Art, Hermitage,Palacio de Versalles, Rijksmuseum,  Tate, Museo Reina Sofía ,Thyssen,...)   1000 arte-lan ikus daitezke erresoluzio handiz eta xehetasun osoz. Artea irakasgai eta Arbel Digitalerako oso baliabide ona izan daiteke.

Microsoft Mathematics 4.0

Microsoft Mathematics orain dohainekoa da, aurreko 3 bertsioak ordaintzekoak izan direlarik. Kalkulagailu grafikoa baina askoz gehiago da: ekuazio eta sistemak, deribatuak, integralak, limiteak, buruketa estatiskoak, etab ebazten ditu segundu batean prozedura osoa erakusten, hau da, pausuz pausu. Funtzio, ekuazio eta inekuazioak grafikoki adierazten ditu. Eta  hoberena:  idazkera naturala ezagutzen duenez, ekuazioak, formulak, funtzioak,etab idatz daitezke saguz, arbel digital interaktiboan hatzamarrez edo punteroz, eta tableta batez. Ezinbesteko tresna da Matematikarako. Web orria Deskargatzeko loturak

Eskola 2.0-ko formakuntzarako Bloga

http://eskoladoscero.blogspot.com/ Pedro Díez-ek (B06 Zaratamoko Berritzeguneko IKT aholkularia) eskola 2.0 proiektuko irakasleen formakuntzarako sortu duen bloga aurkeztu nahi dizuet, oso interesgarria izan daitekeelako gainontzeko irakasleentzat ere. Otsailean martxan jarri zuen eta dagoeneko 43 sarrera argitaratu ditu, besteak beste web 2.0 aplikazioen tutorialak (blogger, scribd, slideshare,etab) , ofimatikoari buruzko artikuluak (OpenOffice) , eskola 2.0ri buruzko informazioak,  Arbel Digital Interaktiboari buruzko azalpenak, Hezkuntza eta IKTekin zerikusia duten web gunetarako loturak, etab. Lan bikaina benetan. Glogster-en egindako posterra

Arbel Digital Interaktiboa : hasteko eredu sinple bat

Badirudi ADIren astean gaudela, berriro Arbel Digital Interaktiboari buruz idatziko dudalako.  Atzo, nire Google Reader-en feed berriak irakurtzean, Pere-Marques-en azken artikulua topatu nuen eta gaur nire lankidea den Alazne Zarate k ( @alaznez)  artikulu berbera emailez bidali dit esanez komenigarria izango litzakeela blog honetan komentatzea. Zergatik komenigarria? Oraindik Arbel Digital Interaktiboa erabiltzen ez duten irakasleei eredu sinple eta lagungarri bat emateko beldurrik gabe erabiltzen has daitezen. Hau da, Pere Marques-ek proposatzen duena : Partimos de la base de que los estudiantes si quieren practicarán el “busca, corta y pega”. Y lo que haremos será proponer una actividad en la que “necesariamente” deben reelaborar la información que encuentren en Internet, una actividad en la que necesariamente deban construir conocimiento para compartirlo con los compañeros y el profesor. Veamos la   propuesta : 1.- En vez de encargar a cada grupo de tres alumn...

Gure Arbel Digital Interaktiboarekiko esperientzia konpartitzen

Duela aste batzuk,  Evolución Informática  enpresak  Study Plan -arekin batera Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko zituen "II Jornadas Didácticas sobre Nuevas Tecnologías en el aula" izeneko jardunaldiak jakitera eman zigun. Saltzen dituzten produktu teknologikoen aurkezpen komertziala (arbel digitalak, proiektoreak, dokumentuen bisualizatzaileak, etab) egiteaz gain, arbel digital interaktiboekin aritu diren irakasleak bilatzen ari ziren, euren esperientziak, era boluntario eta altruista batean, beste irakasleei kontatzeko. Ez genuen asko pentsatu eta parte hartzea erabaki genuen , Arrigorriaga BHIko Matematika Departamentua bezala, gure kideekin  ikasle eta ADIekin egiten dugun eguneroko lana konpartitzeko. Alazne Zarate eta Manuela Virtok beraien lana aurkeztu zuten, arrakasta osoz. Bukatzean asko izan  ziren egiten ari diren ekintza guztiez interesa handia erakutsi zutenak. Kronika osoa irakur daiteke lotura honetan : Compartiendo n...

Smart Exchange : Irakasleen komunitate online

Smart España-k Facebook -en duen orriaren bidez , Smart Technologies-ek (Smartboard Arbel Digital Interaktiboa egiten duen enpresak) iraskasleen komunitate online berria martxan jarri duela jakin dugu : SMART EXCHANGE . Bertan gela eta arbel digitalerako baliabideak bila daitezke (bilaketak gaia , irakasgaia edo maila sartuz egin daitezke) , guk egindako baliabide bat konpartitu ahal dugu edota beste irakasleekin harremanetan jarri ahal gara.

Arbel Digital Interaktiboa - Wiki

Arrigorriaga Institutuko IKT proiektuaren barruan , beste gune bat ireki dugu : Arbel Digital Interaktiboaren Wikia Wiki hau jaiotzen da proiektu kolaboratiboa izateko asmoz , hau da , ez dago bakarrik gure ikastetxeari zuzenduta , baizik eta mundo guztiari zabalduta. Wikian atal batzuk aurkitu daitezke : Baliabideak Didaktika Eskuliburuak Foroak Irakasleen esperientziak Komunitate birtualak Software Garrantzi berezia dute "Baliabideak" eta "Irakasleen esperientziak" atalek . Bi hauek publikoak dira erabat , hau da , edonork sartu ahal du baliabide berri bat , Google Docs-en dagoen kalkulu orri baten bitartez , eta edonork idatzi ahal du ikasle eta arbel digitalarekin izandako esperientzia bat , wikiaren orria editatuz. Espero dut irakasleria martxan jartzea , eta guztion artean benetako gune 2.0 egitea.

Lan bikaina Alazne eta Manuelarena !

Galdakaoko Eskola Musikan Zaratamoko Berritzeguneko jardualdien barruan , arbel digitalaren topaketetan lan bikaina aurkeztu dute gure lankideak diren Alazne Zarate eta Manuela Virto-k . Eskerrik asko lanagatik eta berriro ere gure institutua mailarik gorenean utzi dutelako . Zorionak parte hartu dutenei ere bai : Pedro Díez , Carmen Vega , Arantzazu Aguilar eta Mikel Agirregabiria. Twitter-en bidez transmititu dugu ekitaldia : http://search.twitter.com/search?q=%23b06pdi Ez dugu argazkirik baina bai gure lankidea den Ibonek egindako bideo txiki bat : Josu Garro (otxolua) -ren argazkiak Flickr-en :

Smartekinikasi atariaren lehiaketa irabazi dugu

Smartekinikasi atariak konbokatu zuen Notebook programaren bidez sortutako hezkuntza-baliabide digitalen 1.lehiaketa , DBH eta Batxilergoko mailetan , Arrigorriaga Institutuko Matematika Departamentuak aurkeztutako lanek 1. eta 3. sariak lortu dituzte. Lan hauek guztion eskura ipiniko dira laister atarian bertan.

SoloProfes

Soloprofes.com jakintzagai desberdinetarako baliabide digitalak eskaintzen dituen atari berri bat da. Batez ere diseinatuta daude eBeam Arbel Digital Interaktibo eramangarriarekin batera iharduteko. Atariaren babesleak ondokoak dira :

Google Earth eta Prado-ko Museoa

Google Earth egunetik egunera ari da ontzen . Orain Pradoko Museoan dauden maisulanak diren 14 pinturen xehetasunik txikiena ere ikusi daitezke bereizmen handiz Google-ko Earth aplikazio honekin. Horretarako "Museo del Prado" bilatu Earth-en eta gero klikatu agertzen den kapan. Ondoren aukeratu pintura eta zoom-aren bitartez hurbildu nahi duzun guztia. Trazurik txikienak ikusiko dituzu. Benetan , ikusgarria.

Notebook (Smart Arbel Digital Interaktiboaren softwarea) tutoriala euskaraz

Nahiz eta Notebook 10. bertsioa instalatuta egon geure geletan , orain 9.7 bertsioa azaltzen den euskaraz egindako tutoriala ailegatzen zaigu . Egia esan , 9.7 eta 10. bertsioen artean alde gutxi daude. Notebook tutorial euskaraz Publish at Scribd or explore others: Tutorial Computer Science notebook smartekinikasi Dokumentua jaitsi Adobe Acrobat (.pdf) Testu laua (.txt)

The periodic table of videos

ITURRIA : ZIENTZIABERRI.NIREBLOG.COM Taula periodikoak bere bideoak ditu Nottingham Unibertsitateari esker. Bere webtxokoan, elementu bakoitzak bere bideoa du, non laborategiko potean eta eguneroko bizitzan ikusten den. " IChem award 2008 for education " sariaren irabasleak, kimikari-talde honek disfrutarazten gaitu, batez ere bideoen aurkezlaria, Einsteinen itxura duen Martyn Poliakoff irakaslea. You tubean kanal propioa dute eta etengabe lan gehiago gaineratzen dituzte. Ikusi dudan frikiena. The periodic table of videos 118 elementuak 10 minututan ikusi nahi dituzu?: La tabla periódica en vídeos

Sistema diedrikoa ikasteko laborategi birtuala

Saritua izan den José Antonio Cuadradok egindako animazioa , sistema diedrikoa hobeto ulertzeko. Merezi du begiradatxo bat emateak. SARTU LABORATEGI BIRTUALEAN TecnoTic blogaren hitzetan : "Esta aplicación pretende acercar al alumnado de ESO y Bachillerato los sistemas de representación más utilizados: Sistema Diédrico e Isométrica (utilizado en este caso para facilitar la comprensión del SD), de forma interactiva y experimental , a modo de laboratorio virtual, en la que el alumno podrá adquirir conocimientos y familiarizarse con herramientas que usará en su vida laboral. Es una aplicación multimedia e interactiva para Dibujo Técnico, Educación Plástica y Visual y Tecnología, que permite al usuario experimentar con todos los elementos que intervienen en la representación."

Notebook programaren bidez sortutako hezkuntza-baliabide digitalen 1. lehiaketa.

smartekinikasi.org gunearen 1. lehiaketa hau euskarri digital interaktiboen (ADI) erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmotan sortu da. Honela, smartekinikasi.org atariak esperientzia hezigarriak partekatzeko gunea izan nahi du eta ADI eta orokorrean IKTen sarreraren eta erabilpenaren inguruan ikas-komunitatea sortzea ere du helburu. Smartekinkasi.org gunetik arbel digitalarekin lanean aritzen diren irakasleen ahaleginak eta lana baloratu eta SMART Board -en Notebook tresnaren bidez egindako hezkuntza-bitarteko digitalak saritu nahi ditugu lehiaketa honen bidez. URL : http://www.smartekinikasi.org/mod/resource/view.php?id=129

Lurraren mugimenduak

Flash animazio honetan oso era argi batean azaltzen dira Lurraren mugimenduak : Errotazio eta Translazioa. Oso baliabide aproposa ADI-an erabiltzeko.

Educaplus

Educaplus ( http://www.educaplus.org/ ) arlo desberdinetarako online eta dohaineko baliabideak eskaintzen dituen web gunea da . Arloak dira : Biologia , Lur Zientziak , Fisika , Informatika , Matematika , Kimika eta Teknologia. Bideo hezigarrien bilatzaile bat ere badu.

Taula Periodikoa ADIrako

Taula periodiko hizkuntz askotan (denbora eta gogoa izanez gero euskaratu daiteke) Arbel Digital Interaktiboarekin erabiltzeko. Ikusgarria da. Tabla Periódica (Spanish Periodic Table)

Phun : Neurrirako Fisika animazioak

Phun , oso era errezean Fisika animazioak egiten dituen programa bat da. Oso aproposa Arbel Digital Interaktiboarekin aritzeko. Dohaineko deskarga egin daiteke komertziala ez den erabilera baterako baldin bada. DESKARGA Ondoko bideoan ikus daitezke adibide batzuk :