Pedro Díez-ek (B06 Zaratamoko Berritzeguneko IKT aholkularia) eskola 2.0 proiektuko irakasleen formakuntzarako sortu duen bloga aurkeztu nahi dizuet, oso interesgarria izan daitekeelako gainontzeko irakasleentzat ere.
Otsailean martxan jarri zuen eta dagoeneko 43 sarrera argitaratu ditu, besteak beste web 2.0 aplikazioen tutorialak (blogger, scribd, slideshare,etab) , ofimatikoari buruzko artikuluak (OpenOffice) , eskola 2.0ri buruzko informazioak, Arbel Digital Interaktiboari buruzko azalpenak, Hezkuntza eta IKTekin zerikusia duten web gunetarako loturak, etab.
Lan bikaina benetan.
Comentarios
Publicar un comentario