Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como tutorialak

Wikiekin hasteko wikia

Bihar Arrigorriaga Institutuan ikasturte honetan IKTekin zerikusia duen 3. ikastaroari hasiera emango diogu : "Wikiak , hezkuntzarako elkarlaneko tresna". Beste modu batean ezin zenez, ikastaroa garatzeko wiki bat garatu dut : Eduwikiak , eta konpartitu nahi nuen probetxagarria izan daitekeelakoan beste irakasle batzuentzat ere. Interes berezia du "eduwikiak" orriak duen edukina : ikastetxe, departamentu, irakasle eta ikasleek egindako wikiak, gai guztietakoak eta ikuspuntu metodologiko guztietatik garatuak.

Dokumentuen orrialde-zenbaketa Word-en

Azken boladan irakasle batzuek Word dokumentu batean zelan zenbatu daitezkeen orrialdeak 4. edo 5. orrialdetik aurrera galdetzen didate. Seguruenik izango da Oposaketarako aurkeztu behar dituzten unitate didaktikoengatik. Demagun dokumentu bat zenbatu nahi dugula 5.orrialdetik aurrera, ,baina orri hau zenbatu behar dugu 1.orria bezala, eta hortik aurrera hurrengoak: 2. , 3. ,..... , eta aurreko 4 orrialdeak zenbatu gabe utzi nahi dugula. Prozesua ondorengoa izango litzateke: 1. Kokatzen dugu kurtsorea 4. orrialdean (saguz klikatzen dugu 4.orrialdeko edozein posizioan). Goiko menuetan , "Insertar" --> "Salto" klikatu 2 . Ateratzen den leihoan, "Página siguiente" hautatu eta "Aceptar" klikatu. Honekin 2 sekzio edo atal egiten ditugu dokumentuan. 3. Kurtsorea 5. orrialdean egonda. Goiko menuetan , "Ver" --> "Encabezado y pie de página" aukeratzen dugu. 4. Ateratzen den leihoan gauza batzuk egin behar ditugu : ...