Irudiaren jatorria Lan sortu eta argitaratzen dugunean, ez badugu besterik zehazten, automatikoki " Copyright " lizentzia ezartzen diogu. Honek esan nahi du beste batek edozertarako erabili nahi badu gure lana baimena eskatu behar digula (egilearen eskubide guztiak erreserbatuta daude) . Konpartitu nahi dugunean era zabalago batean, beste lizentzia mota bat ezarri behar diogu gure lanari : " Copyleft " (erabat irekia, mugarik gabe) edo Creative Commons lizentzietariko bat (lana erabil daiteke eskubide batzuk errespetatuz). Modu berean, beste baten lana (dokumentu bat, argazkia , bideoa, etab) erabili nahi dugunean lan honek duen lizentzia mota errespetatu behar dugu. Ikusi bideo hau : Zelan aukeratu Creative Commons lizentzia bat : Jo helbide honetara : http://creativecommons.org/choose/?lang=eu (euskeraz) edo http://creativecommons.org/choose/?lang=es_CO (gaztelaniaz) Bete formularioa lanaren ezaugarriekin Klikatu "Aukeratu baimen bat...