Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de abril, 2008

Perspektiba konikoa

Bengoetxe institutuko Angel Ortiz-ek bere blogean artikulu interesgarri hau uzten digu : "Estupendo material interactivo elaborado por J. Prieto Martín y José A. Cuadrado Vicente sobre la perspectiva cónica. Presenta tres niveles de dificultad, guía didáctica y ha sido premiado con el Primer Premio de materiales interactivos multimedia de Castilla y León. Entrar "

Ingurugiroari buruzko bideo didaktikoak

"The animals save the planet" marrazki bizidunen bideo txiki batzuen multzoaren izena da . Ingeleraz daude baina nahiko adierazgarriak direnez , ikasleek ez dute zailtasunik eduki behar ondo ulertu ahal izateko. Agenda 21-erako ondo egon daitezke. Adibide gisa , bideo hauetariko bat uzten dut : Hippo - Animals save the planet by animatieblog

Gelako Bloga : Gakoak

Bere blogean , Anibal de la Torrek blogak geletan ereabiltzeko klabe batzuk ematen dizkigu post honetan . Interesgarria gerta daiteke irakurtzea zelan irakasle batek teknologia berriak, eta hain zuzen ere Web 2.0 kontzeptua , bere eskola-jardueretan sartu dituen , eta ez zailtasunik gabe irakurriko duzuen bezala.

Ingelera ikasleentzako lehen komunitate birtuala

Hori da yappr.com , post honen izenburuak dioena : Ingelera ikasten ari direnentzako lehendabiziko komunitate birtuala. Bertan bideoak ikusi daitezke , interesa berberak dituzten beste erabiltzaileak ezagutu daitezke , Ingelera hobetu ahal da , zure materialak ere konpartitu ahal dituzu.... Ikusten denez , aukera handiak ematen ditu atari berri honek.

Fisikako esperientziak

Bengoetxe Institutuko Angel Ortiz-en blogean baliabide hau topatu dut. Eskerri asko Angel. "Expeiencias de Física" Fisikako esperimentuak erakusten dituzten bideo batzuk eskeintzen dituen atari bat da. Ideia da Laborategian egotea Laborategira joan gabe.

Lenguaraces : Blog sobre Lengua Castellana

LENGUARACES . Arrigorriaga Institutuko "Lengua Castellana" jakintzagaiko irakaslea den Fco. Rafael Arenas , blog hau martxan jarri du bere DBHko 1. zikloko ikasleekin batera. Blogaren aurkezpenean ondokoa esaten da: Bienvenidos a esta página. Espero que sea un lugar de comunicación, en el que podáis exponer vuestros comentarios de libros leídos, así como algunos de vuestros escritos de opinión o de creación, y lo que opináis sobre lo escrito por otros.Yo trataré de facilitaros el que podáis hacerlo y procuraré además informaros sobre noticias y acontecimientos culturales que os puedan interesar.No os cortéis ni un pelo a la hora de participar. Recordad, eso sí, el hacerlo siempre con respeto (y comprensión) hacia lo que escriban y opinen lo demás. ¿Qué os parece la idea? Si tenéis sugerencias, animaos a escribirlas. Zorionak Paco !

Matematika esperimentalak

http://www.experiencingmaths.org/ gaztelaniaz , frantsesez , ingelesez eta portugesez egindako atari ikusgarria da. Bertan 200 matematika-egoera desberdin baino gehiago daude ikaslei proposatuz saiakuntzak egin , hipotesiak planteatu , frogatu , balidatu eta propietate matematikoei buruz eztabaidatzea. Irakasleei eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta daude batez ere.

Fisikako 80 animazio baino gehiago Flashen - EUSKARAZ !

Kanadako Toronto Unibertsitateko David Harrison irakaslearen webgunearen itzulpen baimendua. Fisikako edukiak azaltzeko Flash animazioen erabilera zabaltzen ari da. Webgune honek gai orokor batzuk jorratzeko interesgarriak izan daitezkeen animazioak eskura uzten dizkizu. Animazio bakoitza nabigatzailearen leiho berri batean agertuko da. Animazioak ikusteko behar den Flash erreproduzitzailea, doan, http://www.macromedia.com/ helbidean lor daiteke. SARTU ANIMAZIOETAN

Educaplus

Educaplus ( http://www.educaplus.org/ ) arlo desberdinetarako online eta dohaineko baliabideak eskaintzen dituen web gunea da . Arloak dira : Biologia , Lur Zientziak , Fisika , Informatika , Matematika , Kimika eta Teknologia. Bideo hezigarrien bilatzaile bat ere badu.

Gramlee : Ingelerako Gramatika Zuzentzailea

Ingelerako Gramatika Zuzentzaile online ikusgarria. Ez da ezta erregistrorik egin behar. Sartzen zara http://www.gramlee.com/index.html web orrian , idatzi testua eta zure helbide elektronikoa eta bidaliko dizute testua zuzenduta.

Montaña Pacho´s notebook

"Montaña Pacho´s notebook" ( http://montanapacho.blogspot.com/ ) Ingelerako baliabideez beteta dagoen blog bat da. . Bideoak , abestiak ,ariketak , etab.

Camara Abierta 2.0

TVE La 2 katearen Camara Abierta 2.0 programak blog hezigarriei buruzko bideo interesgarria eskaini zuen atzo. Irakasle batzuk ( IES María Moliner de Coslada, Lourdes Domenech , Aníbal de la Torre , Aulablog edo Planeta Educativo ) dokumental txiki honen protagonistak dira. Merezi du ikusteak.

Matematika interactiva

Aspalditik Eduteka ataria matematika interaktiboari buruzko moduloa garatzen dabil eta, azkenean, bukatutzat eman du. Beraz, orain modulo honen 4 unitate ditugu lan egiteko gehi matematikako terminologiako hiztegia osotzeko. Eskergarria da Edutekaren lana hezkuntz-IKTren zabalpen arloan. Módulo de matemática interactiva (visto en Zientziaberri)

Photoshop express : dohain eta online

Photoshop irudien editorearen bertsioa online eta dohainekoa. Gure argazkiak editatzeko dohaineko erregistro bat egin behar dugu web honetan : h ttps://www.photoshop.com/express/landing.html eta irudiak aldatzeaz gain , 2 Gbko espazio bat izango dugu gorde ahal izateko.

Web hezigarria 2.0

IES V. Nijar institutuko irakaslea den Juani Salvadorrek idatzitako artikulu interesgarria web hezigarria 2.0-ari buruz. http://musiquiatricos.blogspot.com/2007/04/web-20-educativa.html Bere blogaren helbidea : http://musiquiatricos.blogspot.com