Aste honetan Educared-eko 5.nazioarteko kongresua ospatu da Madrilen , "Innovar en la Escuela. Modelos , experiencias y protagonistas de la integración de las TIC" lemarekin. Hantxe egon ginen eta egin den guztia oso trikoa izan den arren oso ondorio positiboak atera ditugu. Azaroaren 26 , 27 eta 28an burutu egin da , ponentzia desberdinak goizez izanda eta kongresistek aurkeztutako esperientziak arratsaldez. Esperientzia hauen artean gure erkidegotik joandako bi ikusi genituen : IKT Programaren arduraduna den Victor Bermejok aurkeztutako Eskola 2.0 plana eta Plastika Irakaslea den Josu Garro k ikasleekin batera egiten duen wiki aren aurkezpena. Proyecto Eskola 20 PresentacióN View more presentations from Eskola 2.0 . Kalitatezko kongresua izan da , IKTetan pisu handiko ponenteak izan dituelako . Besteak beste : D. Roberto Carneiro ( Presidente del Instituto de Enseñanza y Formación a distancia de la Universidad Católica Portuguesa ) , Dña. Roseli de Deus ( Profesora li...