Emailez bidaltzen ditugun dokumentuak edota blog,site edo wiki batean eskegitzen baditugu PDF formatuan egitea komenigarria izaten da. Modu honetan, formatoak eta letra-motak ez dira aldatzen. Word edo Power Pointeko formatoetan bidaltzen baditugu, hau. gerta daiteke. Modu batzuk dauzkagu hau egiteko : 1. Instalatu PDF inprimagailu birtual bat. Modu honetan, dokumentua idatzi ondoren, egingo dugu : "inprimatu" eta aukeratuko dugu instalatutako PDF inprimagailu birtuala (CutePDF edo PDFCreator, besteak beste). Dokumentua inprimatu beharrean, PDF formatuan gorde ahal izango dugu. PDFCreator 1.2.3 Cute PDF 2. Dokumentua "Open Office" edo "Libre Office" pakete ofimatikoetan egiten badugu, beste barik PDF formatuan gorde daiteke. 3. Dokumentua "Google Docs" online gunera igotzen badugu edo han bertan sortzen badugu, zuzenean egin daiteke...
Aurten gure paperezko aldizkaria zen "Atxantaizu" modernizatu egin da eta IKT bidea zabaldu dio jaio berria den " Txaramela " gure institutuko aldizkari digitalari. Prentsa tailerrean eginda, idazketa taldeak berriak, argazkiak, bideoak, aurkezpenak, etab eskaintzen dizkigu. Eta hau guztia gure institutuko euskera irakaslea den Sorkunde Otxandio -ren koordinazioaren menpe dago. Izugarrizko lana Sorkun! Zorionak!