Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como geografia

Google : Mapa pertsonalizatuak

Anibal de la Torre-k , bere blogean (http://www.adelat.org) , mini-bideo-tutorial batzuen bitartez azaltzen digu zelan egin mapa pertsonalizatuak Google Maps-ekin. 1. Zelan sortu Gmail-eko kontu bat Google Maps-en sartu ahal izateko 2.Zelan sartu posizio-markak mapa batean : 3. Multimedia-elementuak txertatu 4. Mapa pertsonalizatua argitaratu

Google Earth eta Prado-ko Museoa

Google Earth egunetik egunera ari da ontzen . Orain Pradoko Museoan dauden maisulanak diren 14 pinturen xehetasunik txikiena ere ikusi daitezke bereizmen handiz Google-ko Earth aplikazio honekin. Horretarako "Museo del Prado" bilatu Earth-en eta gero klikatu agertzen den kapan. Ondoren aukeratu pintura eta zoom-aren bitartez hurbildu nahi duzun guztia. Trazurik txikienak ikusiko dituzu. Benetan , ikusgarria.

La Cartoteca : Todo un mundo de mapas

Baliabide geografikoak dituen bloga da. : mapak , argazkiak , bitxikeriak , tresna geografikoak.... Hezkuntzarako baliabideen iturri on bat. SARTU , BILATU ETA ERABILI !

Euskal Liburutegi Digitala

Liburutegi digitalek jauzi handi bat ekarriko dute etorkizunean liburugintzaren munduan. Izan ere, sistema berritzaile honi esker interes soziala duen informazio guztia bildu eta sailkatu ahal izango da, eta edonoren eskura jarri. Dokumentu batzuk hasiera-hasieratik sortuko dira formatu digitalean; beste batzuk, paperezko euskarrian editatutakoak (liburuak, aldizkariak, egunkariak) edo beste batean sortutakoak (soinu-erregistroak, hitzaldiak, irrati-emanaldiak), gerora digitalizatu ahal izango dira. Erabiltzaileak mota askotako informazioa aurkituko du: liburuak, aldizkariak, datu-baseak, museoko lanak, errealitate birtuala, ordenagailu programak… Liburutegi hauek ohikoen biltegien ordez biltegi elektronikoak izango dituzte, eta bertako dokumentuak liburutegian bertan edo etxetik kontsultatu ahal izango dira, betiere Internet edukiz gero. Liburutegiak astiro-astiro ari dira digitalizatzen, lehengo euskarriak formatu berrietara egokitzeko teknikak eta arauak garatzen diren neurrian. Ku...

Biblioteca Digital Hispánica

"Biblioteca Digital Hispánica" web gunean irakur dezakegu aukezpen hau : La Biblioteca Digital Hispánica ofrece un acceso libre y gratuito a las principales obras de la Biblioteca Nacional. Un ambicioso proyecto que pone a disposición de todos, un amplio conjunto de obras patrimonio bibliográfico español. La Biblioteca Digital Hispánica proporciona la consulta, lectura y descarga de 10.000 obras entre las que destacan manuscritos, libros impresos del siglo XV al siglo XIX, grabados, dibujos, carteles, fotografías y mapas. Un amplio elenco de documentos, organizados por colecciones y subcolecciones. IKUSI AURKEZPEN-BIDEOA Colecciones Carteles (454) Carteles Guerra Civil Dibujos (1171) Filología (89) Grabados (4963) Iconografía Hispana Grabados Alemanes Hispanoamérica (347) Independencia Americana Historia Historia (349) Mapas (1665) Mapas de España Obras Maestras (200) Arte , Filología , Filosofía

Flash mapa interaktiboak

XTEC-eko irakaslea den Enrique Alonsok mapa interaktiboen sorta bat egin du geografia era erakargarri batean ikasteko. SARBIDEA

MTO : Multimedia Teaching Objects

Multimedia Teaching Object proiektua Pennsylvania Unibertsitateak sortu duen irakaskuntzan aplikatzeko multimedia animazioen banku bat da . Sailkatuta daude arloka eta dohain deskargatu daitezke hezkuntzarako baino ez bada erabiltzen.

Geografia - IKT baliabidea - EARTHQUEST

Bereziki Geografia irakasleentzako oso baliabide interesgarria izan daiteke"EARTHQUEST" .Oinarritzen da Google Maps teknologian eta Webquestetako egituran. Irakurri gehiago lotura honetan : http://www.xtec.net/~jvivanco/80minuts/earth&geoquest_es.pdf