Liburutegi digitalek jauzi handi bat ekarriko dute etorkizunean liburugintzaren munduan. Izan ere, sistema berritzaile honi esker interes soziala duen informazio guztia bildu eta sailkatu ahal izango da, eta edonoren eskura jarri. Dokumentu batzuk hasiera-hasieratik sortuko dira formatu digitalean; beste batzuk, paperezko euskarrian editatutakoak (liburuak, aldizkariak, egunkariak) edo beste batean sortutakoak (soinu-erregistroak, hitzaldiak, irrati-emanaldiak), gerora digitalizatu ahal izango dira. Erabiltzaileak mota askotako informazioa aurkituko du: liburuak, aldizkariak, datu-baseak, museoko lanak, errealitate birtuala, ordenagailu programak… Liburutegi hauek ohikoen biltegien ordez biltegi elektronikoak izango dituzte, eta bertako dokumentuak liburutegian bertan edo etxetik kontsultatu ahal izango dira, betiere Internet edukiz gero. Liburutegiak astiro-astiro ari dira digitalizatzen, lehengo euskarriak formatu berrietara egokitzeko teknikak eta arauak garatzen diren neurrian.
Kultura Sailak aurreneko urratsak eman ditu Euskal Liburutegi Digitala sortzeko bidean. Alde horretatik, hitzarmen bat sinatu du Gasteizko Antso Jakituna Fundazioarekin, zeinak ia 3000 monografiaz osaturiko funts digitalizatua baitu. Bilduma horrek, hain zuzen, osatuko du Liburutegi Digitalaren lehendabiziko gunea, eta kontsultagai dago (http://www.euskadi.net/LiburutegiDigitala ).
Proiektuan interesa agertu duten erakundeen artean Eusko Legebiltzarreko Liburutegia dago, horrek ere bilduma digitalizatu bat baitu.

Comentarios
Publicar un comentario