Azken boladan irakasle batzuek Word dokumentu batean zelan zenbatu daitezkeen orrialdeak 4. edo 5. orrialdetik aurrera galdetzen didate. Seguruenik izango da Oposaketarako aurkeztu behar dituzten unitate didaktikoengatik. Demagun dokumentu bat zenbatu nahi dugula 5.orrialdetik aurrera, ,baina orri hau zenbatu behar dugu 1.orria bezala, eta hortik aurrera hurrengoak: 2. , 3. ,..... , eta aurreko 4 orrialdeak zenbatu gabe utzi nahi dugula. Prozesua ondorengoa izango litzateke: 1. Kokatzen dugu kurtsorea 4. orrialdean (saguz klikatzen dugu 4.orrialdeko edozein posizioan). Goiko menuetan , "Insertar" --> "Salto" klikatu 2 . Ateratzen den leihoan, "Página siguiente" hautatu eta "Aceptar" klikatu. Honekin 2 sekzio edo atal egiten ditugu dokumentuan. 3. Kurtsorea 5. orrialdean egonda. Goiko menuetan , "Ver" --> "Encabezado y pie de página" aukeratzen dugu. 4. Ateratzen den leihoan gauza batzuk egin behar ditugu : ...