Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como bengoetxe

Bengoetxe IKT : Angel Ortiz-en lana

Angel Ortiz , Bengoetxe Institutuko IKT arduraduna , bere ikastetxean IKT arloan egon diren aurrerapenen ardatz izan dela arlo eta eskualde honetan dihardugunok badakigu. Agian , gai honetan jantziak ez direnek ez diote merezi duen esker onik eskaini , baina honek ez dio merezimendurik kentzen. IKT eredua hasi zenean , eta eskualdeko zein ikastetxe izan beharko zen ereduzkoa planteatu zenean, IKT dinamizatzaileek , aho batez , Bengoetxe institutua izan beharko zela erabaki genuen , beti teknologietan aurreratua izan zela pentsatu genuelako. Hau esanda , aipatu nahi dut , Angelek aurrera eraman duen bloga : Bengoetxe IKTIC . Honetaz aparte , eta IKT Dinamizatzaileek egiten dugun bezala , Web 2.0 Ikastaroko Wikia -ren egilekidea da eta beste hainbeste web 2.0 proiektuetan ere sartuta dago.