Duela aste batzuk, Evolución Informática enpresak Study Plan-arekin batera Bilboko Euskalduna Jauregian antolatuko zituen "II Jornadas Didácticas sobre Nuevas Tecnologías en el aula" izeneko jardunaldiak jakitera eman zigun. Saltzen dituzten produktu teknologikoen aurkezpen komertziala (arbel digitalak, proiektoreak, dokumentuen bisualizatzaileak, etab) egiteaz gain, arbel digital interaktiboekin aritu diren irakasleak bilatzen ari ziren, euren esperientziak, era boluntario eta altruista batean, beste irakasleei kontatzeko. Ez genuen asko pentsatu eta parte hartzea erabaki genuen , Arrigorriaga BHIko Matematika Departamentua bezala, gure kideekin ikasle eta ADIekin egiten dugun eguneroko lana konpartitzeko.
Alazne Zarate eta Manuela Virtok beraien lana aurkeztu zuten, arrakasta osoz. Bukatzean asko izan ziren egiten ari diren ekintza guztiez interesa handia erakutsi zutenak.
Kronika osoa irakur daiteke lotura honetan :
Comentarios
Publicar un comentario