Duela egun batzuk guztiok beldurtu gintuen berri bat argitaratu zuten: Markadoreak gordetzeko zerbitzua den delicious itxiko zutela. Sare sozialetan jendea soluzioak bilatzen hasi zen berehala. Bazegoen oso era errez bat pasatzeko delicious-en geneuzkan markadore guztiak antzekoa zen beste zerbitzu batera : diigo . Prozedura ondokoa da :
- Delicious-en sartu
- Settings atalera jo
- Export / Backup Bookmarks azpiatalera joan
- Markatuta utzi "Include my tags" eta "Include my notes"
- "Export" botoia klikatu. HTML artxibo bat gordetzen da gure ordenagailuan.
- Diigo web-era joan eta harpidetza egin.
- Tools atalera joan
- Import bookmarks loturan klikatu
- Delicious ikonoa klikatu
- Seleccionar archivo --> sortutako HTML artxiboa aurkeratu eta "aceptar"
Inportazioa egiteko denboratxo bat eman ondoren, gure markadore guztiak, etiketak barne, diigo zerbitzu berrian izango ditugu.
Gainera Diigo era erraz batean Delicious-ekin konektatu daiteke. Honekin, lehenengoan gordetzen dugun markadorea bigarrenean ere gordeta geratuko da bere etiketekin eta guzti. Modu honekin, delicious itxi arte behintzat, gure markadoreen bi kopia izango ditugu bi web hauetan. Prozedura honakoa da:

Diigo --> Tools --> Save to Delicious --> Sartu Delicious-en gure kontuko datuak
Zerbitzu berri honetan trasteatzen , taldeak egin daitezkeela ikusten dugu. Talde hauetan beste erabiltzaile batzuek parte hartu ahal dute gai zehatz bati buruzko markadoreak sartzeko. Modu honetan bilduma on bat egin daiteke askoren artean.
Nik holako talde bat sortu dut : "Recursos para la PDI (Pizarra Digital Interactiva)" . Erabat zabaldua da, hau da publikoa da eta edonork harpidetu ahal du. Nahi baduzu sartu taldean eta arbel digital interaktiborako ona izan daitekeen baliabide bat ezagutzen baduzu gehitu.
Gomendatzen ditudan beste talde bi dira :
Gomendatzen ditudan beste talde bi dira :
Comentarios
Publicar un comentario